Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Tuberkulosia

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/03

Liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)

Gure auzokoa eta hala ere laguna den Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoak tuberkulosiaren kontrako borrokan Bizkaian oso garrantzitsua izan zen Ledo osasun etxeari buruzko erakusketa zabaldu berri du. Eta daukagun harreman onaren seinalea izan dadin Leioako
Campuseko Bibliotekak ere bere ekarpena egin nahi izan du liburu erakusketa antolatuz eta katalogoa argitaratuz.

Tuberkulosia, hasiera batean tisia izenaz ezagutzen zena, behien gaixotasuna zen, baina duela 12.000 urte, neolitikoan, gizakiengan eragina izatea lortu zuen. Museoak antolatzen duen erakusketan ikus daitekeenez, gaixotasun horren aztarnak agertu dira Erdi Aroko Arabako hilerrietan. XX.
mendearen hasieran gaixotasun larrienetakoa zen, hildako gehien sortzen zituenetako bat. Medikuntzan eta gizartean egon diren aurrerapenen ondorioz erabat gaindituta eta desagertuta zegoela uste bazen ere, berragertu egin diren gaixotasunetako bat dela uste du Osasunaren Mundu
Erakundeak. Izan ere, urtero 9 milioi pertsonengan eragina baitu eta horietatik milioi eta erdi hiltzen da. Bizkaian 200 kasu berriren diagnosia egiten da urteko.

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa Jose Luis Gotik sortua izan zen, Euskal Herriko medikuntzaren memoria historikoa zaintzeko asmoz. UPV/EHUko Leioako Campuseko Bibliotekaren eraikinaren 3.
solairuan dago, eta Medikuntzako zein beste ikasketa batzuetako ikasleen prestakuntzan laguntzen du. Ikasturtean zehar astelehenetik ostiralera zabaltzen da, 8etatik 14etara, baina aldez aurretiko zita eskatu behar da bisita egiteko.

Antolaketari dagokionez, Museoa fundazioa da, eta bertan erakunde publiko eta zientifiko garrantzitsuak daude ordezkatuta. Zuzendaria Anton Erkoreka irakaslea da.