Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Ukiyo-e : Arabako Campuseko Bibliotekan Erakusketa

Mundu ez horren galkor baten irudi japoniarrak

Lehenengo argitaratze data: 2017/01/30

Irudia

Arabako Campuseko Bibliotekak aurkezten duen honako erakusketa honetan, Kodansha argitaletxe japoniarrak argitaratutako Ukiyo-e artea biltzen duten hainbat liburu daude ikusgai.


Ukiyo-e esanik hitzez hitz "mundu galkorraren edo darion munduaren irudiak" esan nahi da. Arte hau, nagusiki Edo Aroan zehar (1600-1868) eta Meiji Aroan ere (1868-1912) garatu zen,Edo (Tokio), Osaka eta Kyoto hirietan.

Ukiyo-e grabatuen generoa da, xilografiaren bidez egindako grabatuak dira eta garai hartako eszena ohikoak irudikatu ohi dituzte. Esaterako, Kabuki teatroa, Geisha eta samuraien erretratuak, eta baita arrozaren uzta ere.


Gai hauetaz gain, zenbait arlotan teknika bera erabiltzen hasi zen sexu esplizituko eszenak agertzen zituen grabatuak modu masiboan ekoizteko. Shunga izenaz ezagututa, eta historian izan den lehendabiziko merkatu pornografikoetako bat izan ziren.

Espero dugu hautatu ditugun irudiak japoniar grabatuak ezagutu eta horiekin gozatzen dutenen gustukoak izatea, bai eta lehendabizikoz arte adierazpide hauen aurrean jartzen direnen gustukoak ere.