Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Errefuxiatuak Europan.

Liburu-erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan).

Lehenengo argitaratze data: 2016/02/15

 "Gure mundua bidegurutze garrantzitsuan da egun" adierazi zuen António Guterres NBEren errefuxiatuentzako agentziako arduradun nagusiak 2015eko abenduaren 16an "desplazamenduaren kausa sakonak ulertu eta aurre egiteko" egindako foroari hasiera emateko. Halaber gehitu zuen gatazkek eta indarkeriak lekuz aldatzera behartutako pertsonen kopurua inoiz ikusi ez diren mailetara iristen hasia dela, II Mundu Gerra amaitu zenetik.


Frans Timmermans Europar Batzordeko presidenteordearen arabera, Mediterraneoko errefuxiatuen krisia "mundu mailako krisia da, europar erantzuna behar duena".


Erakusketa bibliografiko txiki honen bidez, zenbait gai eskura jarri nahi izan dugu, errefuxiatuak zein Europar Batasuneko herrialde hartzaileak beren baitan ukitzen dituztelakoan. Erakusketan aurkezten diren liburuetan babes eskubideari, gizarte problematikari eta XX. mendeko beste errefuxiatu batzuen esperientziei buruzko zenbait alderdi jorratzen dira. Honez gain, txostenak ere gehitu dira, Gurutze Gorriak, Mugarik Gabeko Medikuek eta UNHCR bezalako erakunde humanitarioek egindakoak.