buscador_catalogo

Ongietorria unibertsitateko bibliotekara

 

Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Oharrak

Albisteak

Kuterretik sareetara. Jordi Català: komunikazio bisuala eta infografiarako estrategiak

Erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan. LEIOA (2018ko martxoa)

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/06

Irudia

Erakusketa hau informazioaren irudikapenean infografiak duen garrantzia erakusten duen ibilbidea da, 90. hamarkadan hasi zenetik gaur egun arte.

 

Jordi Català infografiaren aitzindarietako bat da, kazetaritza genero honen ezagupen nazional eta nazioartekoa lortu duena (SND Sariak, Malofiej, European Newspaper Awards). Erakusketa, martxoaren 7an EHUn zabalduko dena, infografiaren historiaren hiru hamarkadetako ibilbidearen azalpena da, Catalàk “El Periódico de Catalunya” egunkarian eta hainbat enpresa eta instituzioetan egindako lanen bitartez.

 

Edukia lau zatitan banatuta dago: infografiaren jaiotza egunkarietan; Interneten inpaktua; interaktibitatearen erronka; eta esparru berriak: big data eta gizarte-sareak.

 

Nahiz eta infografia artisau-lan gisa jaio, grafikoak eskuz eginez, gaur egun datuen ikustaraztea komunikazio-tresna oinarrizkoa da gizarte-sareetan, bai eta lanabes estrategikoa enpresa alorrean.

 

Jordi Catalàk azken arlo honen alde apustu egin du, eta halaber, unibertsitateko irakaskuntza lanak indartu ditu etorkizuneko komunikatzaileen formazioan, bai kazetariak (Universitat Autònoma de Barcelona, Universitat Pompeu Fabra, Universitat de Vic), bai diseinatzaileak (Eina, BAU, Elisava).

 

Erakusketa, martxoaren 28ra arte zabalik egongo dena, José Luis Valero Doktorearen komisariotza jaso du, bai eta ondorengoen laguntza ere: Cultura en Viu (UAB), Eina, Col·legi de Periodistes de Catalunya, Institut de Ciències de l'Educació (ICE) eta Cavas Roger Goulart.

Aitor Castañeda