buscador_catalogo

Ongietorria unibertsitateko bibliotekara

 

Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Oharrak

Albisteak

68ko MAIATZA

Arabako Campuseko Biblioteka. 2018.ko Maiatza-Ekaina

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/17

Irudia

Bob Dylan-ek The times they are a-changing abesti famatuan belaunaldi osoaren nahiak laburtzen ditu:  imperialismoa, moral sexuala, gerra, materialismoa eta zapalkuntzaren kontra eta maitasun askea, musika, psikodelia, giza eskubideak eta emakumeen askapenaren alde.

 

Aktore nagusiak izanda, gazteen sarrera historian hamarkada harrigarri eta amesgile honetan hasten da. Batzuek nostalgia sentituko dute eta beste batzuek garai berri eta ezezagun bat aurkituko dute.

 

1968. urtea ikasle-mugimenduaren urte aktiboena izan zen; ez zen amets egiteko garaia bakarrik izan baita hiltzeko garaia ere.

 

Liburuak, kartelak, afitxeak, mapak, irudiak, zine eta musika aurkezten ditugu, duela 50 urte nola ginen erakusteko asmoz.

 

Harri azpian ez zen hondartzarik egon eta lasaitasuna ertzera itzuli zen; saiakera ezinezkoa izan zen baina artea eta kale adierazpenak utzi zizkiguten belaunaldiko ikono bezala.