buscador_catalogo

Ongietorria unibertsitateko bibliotekara

 

Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Oharrak

Albisteak

RetroFISS 2.0, vintage computing. Informatikak ere badu iragana (hardware eta liburuak)

Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan (2018ko ekaina-abendua)

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/01

Irudia

40 urte luze bete dira Informatikako lehenengo ikasleek unibertsitate honetako gelak bete zituztenetik. Ibilbide horretan unibertsitatearen izena aldatzeaz gain, gaur UPV/EHU dena hartan Bilboko Unibertsitatea baitzen, informatikako ikasketak gure bizitzak bezainbeste aldatuz joan dira. 40 urteko ibilaldi horretan, diziplina horren ikasle izandakoek irudikatuak edota sortuak izan diren berrikuntza teknologikoek gure bizimoduan aldaketa garrantzitsuak eragin dituztela nabarmendu behar da.

RetroFISS 2.0 erakusketa Donostiako Informatikako Fakultateak ikasketa hauen 40. urtemuga ospatzeko antolatutako RetroFISS 1.0 erakusketaren jarraipena da. Bertan, diziplina honetako ikasleen esperientziei eta 40 urte hauetan ikasketek izan duten eboluzioari atzerakako begirada nostalgikoa proposatzen da. Campuseko Bibliotekan aurkezten dugun 2.0 edizio honetan lehengo hainbat gailu eta bibliografiaren aukeraketa historiko bat ikusgai egongo dira: alde batetik, geletan eta praktiketan ikasleek eta irakasleek erabilitako hardware vintagea (lehengo PC eta Mac-ak, eramangarriak, zerbitzariak, etab.) eta, bestetik, urte hauetan zehar,diziplinaren alde teorikoak lantzeko ikaskuntzan erabilitako eskuliburuak eta monografiak. Informatikako fakultateko lehengo argazkiak eta beste material grafikoa ere ikusgai dago erakusketa honetan. Halaber, literatura informatikoan nahitaezkoak diren lan klasikoen aukeraketa bat eskaintzen da, hala nola zientzia honen historiaren inguruko bibliografia laburra. Informatika diziplina gaztea baina historia dentsokoa da eta hemen bildutako materialak bere etengabeko eta geldiezinezko aldaketaren adierazleak dira.

Aspektu bietan, teorikoa zein praktikoan, urteen joana begi bistakoa da eta, horren ondorioz, makina eta liburuen zaharkitzea nabaria ere bada. Erakusketa honetan dauden objektuak zaharkituak eta, agian, erabilgaitzak dira (erabilera gutxikoak, behintzat), baina den-denak diziplinaren eboluzioaren lekuko sendoak dira. Edozein modutan, erakutsitako objektuak batzutan bitxiak eta beti oroitarazleak dira. Azken finean, kontuarazten digute garai batean ultramodernoa izan zena egun antzinakoa dela. Eta hori bera, zalantzarik gabe, 2018ko azken belaunaldiko aparatuei eta punta-puntako liburuei gertatuko zaiela ere. Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako atondoan 2018ko ekainatik abendua arte egongo da irekita.