buscador_catalogo

Ongietorria unibertsitateko bibliotekara

 

Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Oharrak

Albisteak

Springer. Liburu elektronikoak:

ia 130.000 liburu eskuragarri

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/09

Unibertsitateko bibliotekak Springer Nature editorearen ia 130.000 liburu ditu eskuragarri on line (liburu serieak, erreferentziazko lanak, monografiak, proceeding). Zientziaren, Teknologiaren, Medikuntzaren, Giza Zientzien eta Gizarte Zientzien arloko argitalpen akademikoen bildumarik handiena osatzen dute, eta balio handiko iturria da ikerketarako eta ikaskuntzarako.
2016an 9.466 liburu argitaratu ziren, eta, Palgrave editorearekin bat egin ostean, nabarmen gehitu da Giza Zientzien eta Gizarte Zientzien  bilduma —2.300 liburu Historia, Zuzenbidea eta Kriminologia, Literatura, Filosofia eta Gizarte Zientziak arloetan—.
Era berean, 2017an lehentxeago aditzera emandako arloetan argitaratzen diren liburu guztiak izango ditugu eskura.
Bestalde, urte hasieratik, argitaletxearen artxibategi historikoa gehitu zaio Unibertsitateko Bibliotekaren funtsari, 1968. urtearen aurretik argitaratu diren 37.843 liburuk osatzen dute artxibategi historiko hori, eta horien artean daude 1840. urteaz geroztik bildutako liburu akademiko historikoak.
Baliabide horiek guztiak edozein gailutatik kontsultatu ahal izango dira honako helbide honetatik: springerlink.com