UPV/EHU-ko Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EIB/BIE) Aula del Agua “CABB”/”BBUP” Uraren Gelak Spanish Chapter YWP-ei (Young Water Professional) eman die Gelaren saria, bigarren edizioan. 2024ko urriaren 29tik 31ra Bizkaia Aretoan (Bilbo) egin zen YWP-en Biltzar Nazionalean egindako lan guztiak justifikatzen du aintzatespen hori.
Jesús Mateos, YWP-eko presidentea, saria jasotzera etorri zen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko (BBUP) presidente Kepa Odriozolaren eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendari Charles Pintoren eskutik.
YWP-ak, International Water Association (IWA) nazioarteko ur-profesionalen sareko gazteen (35 urtetik beherakoak) saila dira. 2023az geroztik, Uraren Gelatik irtendakoek lantalde aktibo eta aintzatetsi bat eratu dute, egoitza EIB/BIE-n duena.