i+Med Saria Álava Emprende 2025ean
Lehenengo argitaratze data: 2025/06/07
Álava Emprende ekimenaren Tu Idea Cuenta lehiaketan Osasuna kategorian irabazle izan gara Odol-Stop proiektuarekin
Zer da Odol-Stop?
Sudur-tapoi ekologiko, eraginkor eta biodegradagarri bat da, elikagai-industriako hondakinetatik abiatuta sortua.
- Egungo produktuak baino eraginkorragoa
- Pazientearentzat erosoagoa
- %100 biodegradagarria eta jasangarria
Ekonomia zirkularrean oinarritutako estrategia baten parte da: hondakinak soluzio mediko bihurtzen ditugu.
Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), NanoBioCel eta BioMat taldeek, zientzia, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartzen ditugu premia kliniko bati erantzuteko.
Eskerrik asko antolakuntzari eta bereziki i+Med-i, urte hauetan forma hartzen joan den proiektu hau sinesteagatik.
