Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Ekitaldiak

Negozioen Kudeaketako 134 graduatuei diplomak banatuko zaizkie

Noiz eta non

2017/11/28, 18:00 - 00:00

Kokapena

Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Asteartean, azaroak 28, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) Elkanoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Negozioen Kudeaketako 134 graduatuei diplomak banatuko zaizkie.

Halaber, espediente akademiko eta Gradu Amaierako Lan onenari sari bana emango zaizkie. Bestalde, omenaldia egingo zaie UPV/EHUn lanean 25 urte bete dituzten Eskolako langileei eta jubilatuei.  

Pedro M. Gomez eskolako koordinatzaileak egingo du ongi etorria eta harekin izango dira Xabier Otxandiano (Bilboko Udalaren Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotzia), eta Patxi Juaristi (Bizkaiko Campuseko errektoreordea).