Rectorado

Errektoretza

Irudia

Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandio eremuaren mendebaldean dago, mutur-muturrean, Via Apiaren eta Via Aemiliaren artean (unibertsitate eremu hori ordenatzen duten hiru etorbideetako bi). Eraikin horretan daude errektorearen bulegoaerrektorego taldeko kide askotxoren bulegoak eta UPV/EHUko zerbitzu zentral gehienak. Eraikin hori da Euskal Herriko Unibertsitatearen erabaki nagusiak hartzen diren guneetako bat, 500 langilek dihardute lanean bertan eta baditu bere instalazioetan, bestak beste, enpresa mintegi eta haurtzaindegi bat.

Atezaintza:

Eduki publikatzailea

Errektoretza eraikin iraunkorra bilakatzeko proiektua

UPV/EHUk erakusle gisa parte hartu du Europako proiektu batean eraikin publikoak zaharberritu eta eraikin iraunkorrak bilakatzeko. Lehenengo fase batean eraikin eraginkorrak lortzera bideratutako eraikuntzako irtenbide berritzaileen proposamenak aztertu ondoren, aipatutako jarduketak hiru eraikin hauetan gauzatu dituzte: UPV/EHUko Errektoretzaren eraikinean, Turkiako ikasleen egoitza batean eta Suediako museo batean.

A2PBEER izeneko proiektua 2013an eta 2017an garatu zen.