XSLaren edukia

Pertsona Arteko eta Taldeko Komunikazioa

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Publiko aurrean ondo hitz egiteaz gainera, norbere buruarekin eta besteekin hobeto erlazionatzean datza. Abiapuntua norberaren entzuketa eta estiloaren behaketa dira, ondoren, dauzkagun baliabide erretorikoak aktibatzeko.



Azken helburua da giza komunikazioaren esparruan jokoan sartzen diren aspektu biologikoak ezagutzea, gure buruan konfidantza hartzeko, espresibitatea hobetzeko, beldur eszenikoa aktibazio eszeniko positibo bihurtzeko eta barruan dugun onena emateko.





Eskolen dinamikak ahozko komunikazioaren tailer baten itxura du, praktika eta ebaluazio/autoebaluazio etengabeko bat oinarri hartuta. Horrez gain, behar-beharrezkoak dira ikasgaiaren alde teorikoaren azalpena, ulermena eta erabilera.



KONPETENTZIA ESPEZIFIKOAK



1. Erretorikaren oinarrizko tresnak, zein pertsonen arteko eta taldeko komunikazioaren arauak eta egiturak ikasi eta erabili



2. Teknika eta baliabide espresiboak –berbalak eta ez-berbalak- egoera komunikatibo bakoitzari egokitu, hartzailearen arabera moldatuta.



3. Esparru publikoan ematen diren espresio-moduak aztertu, eskenaratzea kontuan hartuta.



4. Pertsuaziorako gaitasun edo abilezia komunikatiboak garatu eta asertziozko komunikazio-modua kudeatu.



OINARRIZKO KONPETENTZIAK ETA OROKORRAK



- Teorien, kontzeptuen eta metodologien esanahia eta egokitasuna ulertzea, ikus-entzunezko komunikazioaren jakintza-arloaren testuinguruan.



- Inguruko gertaerak, prozesu sozialak, testu eta proiektu komunikatiboak aztertu, interpretatu, azaldu eta kritikoki baloratzea.



- Taldeko lanarekin zerikusia duten gaitasunak garatzea, parte-hartzearekin, talde lanaren kudeaketarekin eta optimizazioa oinarri duten abileziak bereziki. Hori guztia erabakiak hartzerako orduan eta lana ebaluatzerako orduan zentzunzko irizpideak erabiltzeko.



- Informazioa hainbat iturritan bilatu, hautatu, hierarkizatu eta aztertzea, edukia hainbat forma eta estrategia narratibotara egokituz.



- Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu behar dute, alegia, pertsonen arteko komunikazioaren eta jendaurreko komunikazioaren arloan.



- Ikasleek beren ezagutzak beren lanari edo bokazioari modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta gai zehatz bat defendatzeko argudioak prestatzeko eta irtenbideei arazoak bilatzeko gaitasuna izatea.



- Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa-eremuaren barruan), gai sozial, gai zientifiko edo etikarekin zerikusia duten arloko gaien inguruan gogoeta egin eta iritzia emateko.



- Ikasleek autonomia-mailan sakontzeko baliabideak eskuratzea, gradu osteko ikasketak egiten jarraitu ahal izateko.



- Pentsamendu kritikoan eta taldean lan egiteko gaitasunean sakontzea.



Gainera, graduan landutako bi gaitasun hauekin bat dator:



- Ikus-entzunezko diskurtsoen teoria, praktika eta estrategia diskurtsiboak bereiztea, ulertzea eta aztertzea, bai fikziozkoak eta baita ez fikziozkoak.



- Talde-lana planifikatzeko, kudeatzeko eta ahalik eta hobekien garatzeko trebetasunak garatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I.Sarrera. Giza-komunikazioaren prozesua. Norbere buruarekin dugun komunikazioa, pertsonen artekoa eta komunikazio soziala. Komunikazio berbala eta ez-berbala. Mezuaren harrera eta prozesatzea. Entzuketa eta behaketa aktiboak. Praktika kontzientea eta praktika hedatua: ikusi, egin eta irudikatu.



II. Erretorika eta elkarren arteko interakzioak sare gizartean. Erretorika klasikotik sare gizartearen interakzioetara. Komunikazio digitalaren alde onak eta alde ilunak. Bakarrizketatik solasaldi globaletara: bigarren mailako ahozkotasunaren aro berria.



III. Jendaurrean hitz egitea, beldurra eta autokonfidantza. Hizlariaren jarrerak eta gatazka pertsonalak. Inteligentzia sozial eta emozionala. Komunikatzaile erresonantea. Lidergo-estiloak. Lidergo partekatua.



IV. Interbentzio edo hitzaldi baten prestakuntza eta esposizioa. Baliabide erretorikoak. Diskurtsoaren atalak. Buru-mapak. Markoak eta marko kognitiboak. Kezka etikoak: hizkuntzaren erabilera eta errealitatearen eraikuntza.



V. Hizkuntza eta generoa. Ezberdintasunak eta antzekotasunak emakumeen eta gizonen hitz egiteko moduetan. Emakumea esparru publikoan. Hizkuntzaren erabilera ez-sexista.



VI. Eztabaida edo debatearen artea. Debate on bat egiteko dekalogoa. Asertibitatea eta erantzun automatikoaren estiloak. Erantzun asertiboen ereduak tentsio egoeretan. Parte-hartzea, sormena eta talde-lana.





Eduki praktikoa:



• Diskurtso eredugarri baten azterketa indibiduala. Idatzizko lana eta aurkezpena gelan.

• Azken interbentzio edo hitzaldia edo umore-bakarrizketa gelan. Idatzizko lana eta aurkezpena gelan.

• Norberaren komunikazio-estiloa aztertu, bai bere buruarekin eta baita gainerako pertsonen. Teoriaren azalpena eta plikazioa. Jendearekin komunikatzen ari gareneko erregistroak aztertu, esperimentatu eta ondorioak atera.

• Urtero irakaslearekin adostuko diren ariketa praktikoak egitea: idatzizko zein ahozko espresioa hobetzeko.







MetodologiaToggle Navigation

Eskolen dinamika ahozko komunikazioko tailer baten antzekoa da; hala ere, ezinbestekoa da ikasgaiaren alde teorikoa ulertu, aztertu eta erabiltzea. Ikasleak modu progresiboan ikasiko du, bakoitzak bere erritmora eta helburu egokituekin, eta ikasketa-prozesua lauhilekoan zehar banatuko da, modu orekatuan eta irakaslearekin batera.



Ikasleek bere ikaskideen hobekuntza prozesuan parte hartuko dute, kritika eraikitzaileak eginez, hobekuntzak proposatuz, komentarioak eginez, eta abar. Aurrerapausoak talde moduan egingo dira, alegia, denok hartuko dugu hobekuntza kolektiboaren arduraren parte bat.



Egingo duguna:



•Ikasgaiaren teoria ulertu eta erabiltzea: gelako eskoletan eta eztabaidetan parte hartuz.

•Aktualitateko kasuak eta adibideak aztertuko dira, baita ikasleen interesen araberako hizlarien diskurtsoak. Aztertu beharreko adibideak irakasleak edo ikasleek eurek proposatu ditzakete.

•Inprobisazio ariketak eta idatziz egiteko ariketak: mikro-ipuinak, sariak jasotzeko diskurtsoak, poesiak, maitasun-adierazpen edo pankarta bat, solasaldi baten hasiera prestatzea, istorio bat azaltzea, norberaren “ikurra” izan daitekeen keinu bat eraikitzea, txiste bat azaltzea, bertso bat botatzea edo inprobisatze-ariketak egitea.

•Eztabaidari dagokionez, dekalogoaren gako nagusiak praktikara eraman: entzuten eta entzuna izaten ikastea, eta azken hau argitasunez eta errespetuz egin.

•Adibidetzat jo daitekeen diskurtso baten azterketa eta horren azalpena gelan egin, besteen aurrean (3 minutu inguru).

•Azken diskurtso edo interbentzio bat egin.

•Jendearekin nola komunikatzen naizen jakiteko nire komunikazio estiloaren azterketa: ikasturtean zehar egindako lana. Pertsona arteko egoera ezberdinen erregistroa (keinuak, hitzak, azalpenak, emozioak, sentsazioak). Material horren interpretazioa ikasgaiaren teoriaren arabera eta azalpen idatzia. Hobekuntzarako proposamenak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazioa:

Eskoletan, eztabaidetan eta ariketetan parte-hartze aktiboa (%20)

Adibide-diskurtso baten azterketa (%20)

Norberaren aurkezpena: azken diskurtsoa edo umorezko bakarrizketa (%40)

Azken testa (% 20)



Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikaslea azken probara aurkez daiteke. Era berean, ebaluazio jarraituan hasi arren, lan guztiak epez eman ezin izan dituenak ere azken probara joan daiteke, beti ere dagokion epean -lehenengo bederatzi asteeetan- eskatu badu.



Azken probara aurkezten den ikasleak (ebaluazioa ez jarraitua) hurrengo ebaluazio sistema jarraituko du: notaren %60, ariketa praktikoak; notaren %40, froga idatzia edo azken lana.



Ebaluazio jarraitua egitea zein azken proba egitea aukeratu dutenek deialdiari uko egin diezaiokete, azken proba horretara aurkeztu barik. Kasu horretan, "Ez Aurkeztua" jarriko zaie azken nota moduan.



*Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan dagoen idatzizko eta ikus-entzunezko materiala eta klasean banatuko dena.
Horrez gain, ikasleak irakasgaiko edukiarekin zerikusia duen liburu bat aukeratu beharko du.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Eizagirre, Pako (2009): “Jendaurreko irakurketa. Ahoskera, azentua, intonazioa”, http://es.scribd.com/doc/74023822/Jendaurreko-Irakurketa-2011-12



Eraberri animazio soziokulturalerako taldea (2004): “Nola hitz egin jendaurrean, emakumeei zuzendutako ikastaroa”, Bizkaiko Foru Aldundiak, otsailaren 4,5,11 eta 12ko ikastaroaren apunteak. https://www.bizkaia.eus/Home2/Archivos/DPTO1/Temas/Pdf/Material_eusk.pdf?hash=7a9bea50dd5cfe5d96b293b9bfb79b50



Gartzia, J. (2008) Jendaurrean hizlari, Alberdania.



Marañon, M. (2011) Jendaurrean modu eraginkorrean berba egitea. Komunikarte, http://www.izenpe.com/s15-4812/es/contenidos/informacion/formacion_transversal_aytos/es_9999/adjuntos/Jendaurrean_eraginkortasunez_hitz_egitea_baja.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

García-Carbonell, R. (2016). Todos pueden hablar bien en público. EDAF.

Bengoechea, M. (2009). “La comunicación femenina. Claves, desde la perspectiva de género, para entender qué pasa cuando hablamos”. Emakunde. https://aulaintercultural.org/?ddownload=15127
Berlanga, I. (2012) “Nuevas ágoras de la democracia posmoderna, las redes on line”, Telos Cuadernos de comunicación e innovación, 92, 118-126.

Berckhan, B. (2006). El arte de hablar en público. RBA Integral.

Molner, A. (2005). Taller de voz. Ed. Alba.

Lago, M. (2010). Manual del Cómico novato. Ed. Quatrocento.

Bimbela, J. L. (2008). Gimnasia emocional. Escuela Andaluza de Salud Pública.

Ramón-Cortés, F. (2005). La isla de los 5 faros. Ed. RBA.

García-Moutón, P. (2003). Así hablan las mujeres. Ed La esfera.

Inteligencia social. Daniel Goleman. Ed. Kairos 2006

Todos pueden hablar bien en público Roberto García Carbonell. Edaf. Ültima edición 2003

La comunicación emocional. Carmen Sebastián. ESIC Ed., 2002

Tú eres el mensaje. Roger Ailes Ed. Paidos 1988.

Mujeres, hombres y lenguaje. Jennifer Coates. Fondo de Cultura Económica, 2008

Comunicación en un mundo cambiante. Bethami A. Dobkin. Mc Graw-Hill, 2007

Psicología social de la comunicación: aspectos básicos y aplicados. Yolanda Pastor Ruiz (coord.), eds. Pirámide, 2006

Comunicación como proceso simpático Eva Aladro Vico CIC: Cuadernos de información y comunicación, , Nº 9, 2004, págs. 117-128

Introducción a la comunicación interpersonal. Maria Dolores Cáceres. Síntesis, 2003

No pienses en un elefante. Lenguaje y debate político. George Lakoff. Ed. Complutense.2007

La retórica. Aristóteles. Gredos. Madrid. 1997

La comunicación de las emociones. José-Lorenzo García. Tesis doctoral
http://eprints.ucm.es/tesis/19911996/S/3/S3017101.pdf

Aldizkariak

Revista de estudios de Comunicación ZER. UPV-EHU
UZTARO. UEU
CIC Cuadernos de Información y Comunicación. Universidad Complutense de Madrid
Cuadernos de Comunicación e Innovación Telos. Fundación Telefónica

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:00-13:00

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

13:00-15:00

2-15

09:00-11:00

13:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00

Irakasleak