Ohiko galderak

6. Zer da Erasmus Mundus masterra?

Erasmus Mundus masterrak kalitate akademiko bikaineko masterrak dira, europar unibertsitateen eta, kasuan kasu, hirugarren herrialdeen partzuergoek batera antolatutakoak. Partzuergo batek ematen ditu masterrok, eta partzuergo hori Europako hiru herrialdetako hiru unibertsitatek, gutxienez, osatuko dute. Halako masterretan hiru unibertsitatetik bitan, gutxienez, eman behar da denbora bat ikasten.