eCampus-Home

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

Mailako Gela Birtuala eGelan (AVC)

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/19

Aste honetatik aurrera Graduko Titulazio guztiek egela plataforman Mailako Gela Birtuala (AVC gazteleraz) sortzeko/eskatzeko aukera dago.

Gradu batzuek mota honetako gelak era esperimentalean erabili izan dituzte 2016/17 urteaz geroztik momentuan sortu ziren behar izanei erantzunez. Inplementazio prozesua bukatu ostean, eCampusek Mailako Gela Birtualen eskaintza gainontzeko graduei zabaltzen die.

Gune hauek, besteak beste, ondoko erabilerak izan ditzakete:
- Maila jakin bateko ikasleentzat erabilgarri izan daitezkeen  dokumentuak argitaratzeko.
- Interesgarriak diren gertaerak edo deialdiak ikasleen artean zabaltzeko.
- Zuzenean maila horretan matrikulatutako ikasleekin komunikatzeko, adibidez, foroen bidez.
- Maila bereko irakasgaien arteko, eta hizkuntza ezberdinen arteko taldeen arteko koordinazioa errazteko.
- Maila bateko irakasgaien artean zeregin amankomunak proposatzeko.
- Irakasleei maila horretako ikasleen lan kargaren jarraipena egitea errazteko.
- Maila horretako irakasleen arteko koordinazioa errazteko.
- etab.

Gaur egun, Mailako Gela Birtual hauen ezaugarriak ondokoak dira:
• Graduko maila bakoitzak Mailako Gela Birtual bat izan dezake.
• Gela hauek ikasturte bakoitzean berri daitezke, edukiak transferituz.
• Mailako Gela Birtuala sortzeko eskaria GAURen Mailako koordinatzaile bezala azaltzen denak egin ahal izango du.
• Mailako Gela Birtuala mailako koordinatzeak kudeatuko du, irakasle rolarekin.
• Mailako Gela Birtuala sortzean, maila horretako irakasgaien batean matrikulatutako ikasleak sartuko dira, hizkuntza edo deialdia kontutan izan barik.
• Mailako Gela Birtualeko koordinatzaileak beharrezko deritzon irakasleak gehitu ahal izango ditu (irakasgai edo irakasle talde arduraduna, beste irakasleak, etab.).

Mailako Gela Birtuala eskatzeko ecampus@ehu.eus posta elektroniko helbidera mezua bidaltzea nahikoa izango da, Titulazioa eta maila zehaztuz. Titulazioen batean "maila zehaztugabeko irakasgaien" bat izanez gero, helbide berdinaren bidez Mailako gela Birtuala eskatu aurretik eCampuseko kideekin kontaktuan jarri.