eCampus-Home

eGelaPI: UPV/EHU kanpoko pertsonak* .csv bidez matrikulatzea

Multzokako matrikulazioa CSVtik

Funtzionalitate berri bat ezarri da eGelaPIn, UPV/EHU kanpoko pertsonak .csv bidez matrikulatu ahal izateko (ikusi honekin batera doan eskuliburuko 8. orrialdeko “Multzokako matrikulazioa CSVtik” atala). 

* RedIris edo EDUGAINen federatutako erakundeetako batetako posta elektroniko korporatiboa duten pertsonak soilik matrikulatu ahal izango direla era honetan. Hemen kontsulta dezakezu federatutako erakundeen zerrenda.  

Erakunde federatu batetako kideren batek aurretik UPV/EHUko BESTEAK erabiltzaileren bat izan badu, informazio guztia identitate berrian txertatu eta ezer ez galtzeko doikuntza bat egin behar izango dute informatikariek.  Kasu horietan, ecampus@ehu.eus era  jakinarazi beharko zaio honako hauek adieraziz: NAN, izen-deiturak, lehenago erabilitako “Besteak” posta elektronikoa eta jatorrizko erakundearen posta elektroniko korporatiboa (informazio hori dagoeneko eCampusera helarazi bada, ez da berriro bidali behar). 

eGelaPI ikastaro batean matrikulatu ondoren, pertsona horiek beren jatorrizko erakundeetan erabiltzen dituzten egiaztagiriekin zuzenean sartu ahal izango dira, “Kanpoko kontua” sarbidea erabiliz (ikus erantsitako eskuliburuko 3. orrialdeko “Zerbitzurako sarbidea” atala). 

* Federatuak  EZ diren erakundeetako kideentzat, “BESTEAK” kontua sortu behar da GAURetik. 

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

Jardunaldia: "Errealitate areagotua goi mailako hezkuntzan"

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/01

Campus Birtualetik Errealitate Areagotuak hezkuntzan izan dezakeen erabilerari buruzko jardunaldia prestatu dugu. Terminu honekin  errealiteari datuak gainjartzea ahalbideratzen dion tekniken  multzoa identifikatzen da.

Fernando García Jiménezek, Sevillako Unibertsitateko Internet, E-learning eta Errealitate Areagotua alorreko zuzendariordeak, ikasgeletan tresna hauek izan dezaketen erabilpena eta material hauekin lan egiteko aholkuak emango dizkigu (beharrezko software eta hardwareak,baliabide erabilgarriak dituzten liburutegi eta guneak, material hau sortu eta aldatzeko tresnak…)

  • Data: 2015eko abenduaren 15ean
  • Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara
  • Tokia:Leioako Liburutegi Nagusiko Batzar Aretoan (1go solairua)

Irakaslegoari zuzendutako jardunaldia. Ezinbestekoa aurretik izen ematea