eCampus-Home

eGelaPI: UPV/EHU kanpoko pertsonak* .csv bidez matrikulatzea

Multzokako matrikulazioa CSVtik

Funtzionalitate berri bat ezarri da eGelaPIn, UPV/EHU kanpoko pertsonak .csv bidez matrikulatu ahal izateko (ikusi honekin batera doan eskuliburuko 8. orrialdeko “Multzokako matrikulazioa CSVtik” atala). 

* RedIris edo EDUGAINen federatutako erakundeetako batetako posta elektroniko korporatiboa duten pertsonak soilik matrikulatu ahal izango direla era honetan. Hemen kontsulta dezakezu federatutako erakundeen zerrenda.  

Erakunde federatu batetako kideren batek aurretik UPV/EHUko BESTEAK erabiltzaileren bat izan badu, informazio guztia identitate berrian txertatu eta ezer ez galtzeko doikuntza bat egin behar izango dute informatikariek.  Kasu horietan, ecampus@ehu.eus era  jakinarazi beharko zaio honako hauek adieraziz: NAN, izen-deiturak, lehenago erabilitako “Besteak” posta elektronikoa eta jatorrizko erakundearen posta elektroniko korporatiboa (informazio hori dagoeneko eCampusera helarazi bada, ez da berriro bidali behar). 

eGelaPI ikastaro batean matrikulatu ondoren, pertsona horiek beren jatorrizko erakundeetan erabiltzen dituzten egiaztagiriekin zuzenean sartu ahal izango dira, “Kanpoko kontua” sarbidea erabiliz (ikus erantsitako eskuliburuko 3. orrialdeko “Zerbitzurako sarbidea” atala). 

* Federatuak  EZ diren erakundeetako kideentzat, “BESTEAK” kontua sortu behar da GAURetik. 

Deialdi irekiak

Berriak - eCampus

E-learning-eko Praktika Zuzenei buruzko VI. Jardunaldiak

Maiatzaren 28an

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/28

Aurreko e-learning-eko Praktika Zuzenei buruzko jardunaldien ekimenari jarraituz, Campus Birtualak seigarren edizioa antolatuko du. Oraingo honetan hitzaldien ardatz nagusi graduko irakasgaietan eGela aplikazioa erabiliz izan daitezkeen esperientzi trukatzeak eta MOOC ikastaroen kudeaketa izango dira. Jardunaldia Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako (Leioa) Juliana Agirrezabal Aretoan izango da. Sarrera dohainik izango da baina ezinbestekoa izango da aurrez izen-ematea . Leioa (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabal Aretoa) Jardunaldia goizeko 9etan hasi eta 13:00etan bukatuko da -atsedenaldirako etena barne.

E-learning-eko Praktika Zuzenei buruzko VI. Jardunaldiak
Maiatzaren 28an

 

  • 9:00 - Agurra eta irekiera hitzak:
    • Amaya Zárraga and. UPV/EHUko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordea
  • 9:15 – Hitzaldia
    • Irakaskuntzarako ikus-entzunezko, telematiko eta errealitate areagotuko edukien sorrera: Sevillako Unibertsitateko esperientzia
      • Julio Cabero. Sevillako Unibertsitateko Hezkuntza-Teknologian Katedraduna.
  • 10: 15 – UPV/EHUn praktika zuzenen inguruko esperientziak
    • Moderatzaile: Carlos Castaño. Ingurune Digitaletako Zuzendaria. UPV/EHU
    • "Beren e-gailuetan ate joka, beraiengana heltzeko. Narrazio Digital Teknikoak, blog euskarria eta komunikazioa" Luis Mª Berrio-Otxoa  (Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola)
    • "CoPetako lankidetzan oinarritzen den Ikasteko Ingurune Pertsonalen (IIP-PLE) garapen" Urtza Garay Ruiz (Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola)
    • "Batzea biderkatzea denean:: foroek duten ahalmena" Rosa Arruabarrena (Informatika Fakultatea)
    • "Ikasketa kooperatiboaren baitan softwarea pantaila harrapaketak bideoan egiteko: Negozioen Kudeaketako Graduan izandako prestakuntza-esperientzia" Angel Aldekoa eta Lamberto Benito (Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola)
    • "IKT-etan oinarritutako jardueren diseinu eta inplementazioa Ingeniaritza arloko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren hobekuntzarako" Maite de Blas eta Aitziber Iriondo (Meatze Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola)
    • "E-learning plataformen erabilera Fisikako ikaskuntza jarraitua sustatzeko" Idoia García de Gurtubay    ( Zientzia eta Teknologia Fakultatea)   
  • 12:00 – Atsedenaldia.
  • 12:30 – MOOC ikastaroak  (Online Ikastaro Ireki Masiboak) UPV/EHUn
    • MOOC ikastaroen deialdiaren aurkezpena.
      • Inmaculada Maiz. Antolakuntza Akademikoko eta Campus Birtualeko Zuzendaria. UPV/EHU.
    • MOOC ikastaroetako esperientziak:
      • Maider Aldaz: "Gizarte erantzukizuna eta jasangarritasun txostenak"
      • Xabier Basogain: "El pensamiento computacional en la escuela".
      • Eduardo González:  "El asma infantil en el siglo XXI".
  • 14:00 – Jardunaldiaren amaiera.

 

Gipuzkoa eta Arabako Campusetatik datozenentzat Campus Birtualak garraioa jarriko du.

Izen emateko epea amaitu da.

Jardunaldia Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako (Leioa)  Juliana Agirrezabal Aretoan izango da.