Breadcrumb

Agenda

Aplikazio habiaratuak

Tarjeta - Laguntzak - Gizarte eragileak

Tarjeta - Laguntzak - Ebaluaketa

Tarjeta Destacado - Jornadas Autogestión

Eduki publikatzailea

Kongresua

EuskalHiria kongresua 2016

1997an behin betiko onartu ziren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko prozesuaren baitan, Euskal Hiria 2015 Kongresuaren ostean, erakundeek eta gizarteak Berrikuspenaren Oinarrizko Dokumentuan parte hartzeko epea zabaldu da; horren ondorioz, eztabaida aberasgarria piztu ez ezik, Kongresu honetan aurkezten den Gidalerroen Aurrerapenaren idazketa ere sortu da. Dokumentu hori Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarritakoarekin bat bideratu nahi da.

Aurrerapen honek maila horretako lurralde-antolamenduaren dokumentu bati eskatu ahal zaizkion lurraldearen arloko hausnarketa eta erronkak jasotzen ditu, proposatutako lurralde-ereduaren osagaiak, hala nola: zeharkako gaiak (klima-aldaketaren erronka, genero ikuspegia, osasuna, euskara, irisgarritasun unibertsala eta lurralde interrelazioa ); paisaia, espazio gradatuei arreta berezia eskainita; azpiegitura berdea eta ekosistemen zerbitzuak, naturaguneak babesteko ohiko politikarekiko aurrerapen gisa; landa-ingurunea eta horren erronkak; hiri-habitata, finkatutako hirian eta trantsizioan diren espazioetan gauzatzen diren jarduketei arreta berezia eskainita; mugikortasun jasangarria; baliabideen kudeaketa jasangarria (ura, energia eta ekonomia zirkularra); eta, azkenik, gobernantza, koordinazio administratiboan zein jasangarritasun eta ebaluazio edo jarraipenari buruzko adierazleetan oinarrituta.

Gidalerroen berrikuspenaren tramitazioa sendotzeko testuinguruan, Euskal Hiria 2016 Kongresua Aurrerapenaren etapa berri bati bidea emateko aukera da; aurreikusitakoari jarraikiz, horrek 2017ko hurrengo kongresura arte iraungo du.

Izena ematea

Web helbidea: Izena emateko buletina

Informazio gehigarria

Lurralde antolanenduaren gidalerroen Aurrerapen dokumentua Interneten