Eduki publikatzailea

Info_Suscríbete

Orainarte izandako hitzaldiak eta tailerrak

Erakusketa

ARTXIBOAK, BEHARREZKO ERREGISTROAK Erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2020/01/14 Noiz arte: 2020/02/21, 00:00 - 00:00

Irudia

Deskribapena

Talde erakusketa 

 
  • Urtarrilak 14 – otsailak 21

  • Zabalik: 09:00-19:30 (astelehenetik ostiralera)

  • Axular / Etxepare  aretoak

 

Artistak:

Ajuar

Garazi Ansa

Cristina Arrazola-Oñate

Rosalía Banet

Ángela Bonadies

Caterina Borelli

Lara Dopazo

Juana García Pozuelo

Leire Goikoetxea

Miriam Isasi

Mercedes Jaén

Ana Penyas

Saray Pérez Castilla

María Ptqk

 

Erakusketa honetan, hainbat artistaren lanak daude ikusgai. Guztiek egiten dute hausnarketa inguruan dugunari buruz, askotariko esparruetatik eta beti ere sentsibilitate feministatik: ekologia, arkitektura, memoria, egunerokotasunaren aldarrikapena, emakumeek landa-eremuan pairatzen duten ikusezintasuna... Gure asmoa ez da artisten lanak linealki, kronologikoki erakustea. Horren ordez, proiektu artistikoak denbora neurtzeko beste modu eta harreman batzuen arabera antolatu nahi izan ditugu, modu horretan elkar lotzen dituzten elementuen bitartez ezberdin, berezi edo esanguratsu egiten dituzten arrazoietako batzuk ikusgai jartzeko, nire ustez komunitate artistikoari berezkoak zaizkion zenbait kontakizun kanonikoren edukiak berrikusteko lagungarriak izan daitezkeen hainbat ahotsen eta ikuspegiren aniztasuna lortzea xede.

 

JARDUERAK:
  • Urtarrilak 14 - 19:30

Inaugurazioa.

Axular/Etxepare aretoak

 

  • Urtarrilak 23 - 19:30

Bisita gidatua.

Estibaliz Sábada Komisariaren eskutik.

 

  • Urtarrilak 27 - 16:30-19:30

Tailerra: Dando voz a las imágenes.

Textos basados en la exposición Artxiboak, Beharrezko erregistroak - Archivos, registros necesarios.

Parte hartzeko aurrez izen-ematea beharrezkoa da. Egin KLIK HEMEN.

 

  • Otsailak 5 - 18:30

Prozesuak: Artista eta bere obraren arteko topaketa.

Juana García Pozuelo

Saray Pérez Castilla

Axular/Etxepare aretoak

 

  • Otsailak 6 - 18:30

Prozesuak: Artista eta bere obraren arteko topaketa.

Miriam Isasi

Maria Ptqk

Axular/Etxepare aretoak

 

  • Otsailak 19 - 18:30

MAHAI INGURUA

Garazi Ansa

Leire Goikoetxea

Museoetan eta kultura erakunde desberdinetan egindako proiektuak aurkeztuko dizkigute arte historialari eta komisaria bi hauek. Euren lan prozesuetaz hitz egingo digute, baita ere lan egiten duten gaiei buruz eta zelan aurre egiten dioten lanen produkzioari.

 

HITZALDIA

Lara Dopazo Ruibal

Galizian, landa eremua ez da jada, zehatz-mehatz, lehengo landa eremua, baina hiriak ere ez dira erabat hiri. Herrialde hibridoa da, tokiko identitateak ere hibridoak dira. Alabaina, gure jatorriari buruzko historiak zehazten du gure etorkizuna, eta baztertu eta ikusezin bihurtutako historiak ere badu zeresanik horretan.

 

KONTZERTUA

AJUAR

Herri memoria berreskuratzeko eta berrinterpretatzeko xedearekin jaiotako proiektua da Ajuar. Proiektu honen esparruan, jota tradizionalak (batez ere Leongoak eta Extremadurakoak) hartu eta berridatzi egin ditugu ikuspegi feministatik, modu horretan tradizioak erabat ahaztu gabe eralda daitezen. Anak, Corazónek, motrailu batek eta pandero batek osatzen dute Ajuar.