destacado_UPV-EHU_Participation_in_research_projects

destacado_Ayudas_a_la_preparacion_de_proyectos

Buscan socios

Deialdi Berriak

Erasmus+ Cooperation Partnerships deialdia: Informazio garrantzitsua EBATZITA

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/13

ERASMUS+ek Lankidetza Elkarteen (KA2) barruan agentzia nazionalei aurkeztutako eskaerak gehienez hamar edo bost kopurura mugatzea erabaki du, erakunde bakoitzaren kategoriaren arabera eta epeka, eskatzaile edo bazkide gisa. Eragindako kategoriak honako hauek dira:

  1. Lankidetza-elkarteak – Gehienez 10 eskabide*
  • KA220-SCH
  • KA220-ADU
  • KA220-VET
  • KA220-YOU
  1. Eskala txikiko elkarteak – Gehienez 5 eskabide*
  • KA210-SCH
  • KA210-ADU
  • KA210-VET
  • KA210-YOU

(*) Gehieneko kopuru horrek kontuan hartzen ditu agentzia nazionalei aurkeztutako eskaera guztiak, kategoria bakoitzaren eremu bateratu guztietan.

Egoera horren aurrean, Ikerketa Errektoreordetzak eskatu du sail bakoitzak urtarrilaren 10a baino lehen bidal ditzala orain arte UPV/EHUren eskaerak aurrehautatzeko izan dituen interes-adierazpenak. Eskaerak 2025eko martxoan aurkeztu ahal izango dira azkenean. Horretarako, izena emateko formulario bat prestatu da, eta interes-adierazpen bakoitzeko bete beharko da.

Aurre-hautaketaren ebazpena urtarrilaren 20a baino lehen jakinaraziko da. Ahalik eta sail gehien ordezkatzea lehenetsiko da; beraz, sail bakoitzeko eskaera bat baino gehiago aurkeztu nahi izanez gero, lehentasun-ordena adieraztea gomendatzen da.

 

Ebazpena (2025/01/13): 

Interes adierazpenak aurkezteko epea amaituta, Nazioarteko I+G Bulegoak ondorengoa ebatzi du:

Akronimoa Ebazpena
ARTIE Onartua
CDA_VLE Onartua
RuralMaker Onartua
EU-FODMAP Onartua

Agenda

Aurkezpena

INTERREG VI programaren 2. deialdia (POCTEFA 2021-2027)

Noiz eta non

2025/01/21

Deskribapena

INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programako proiektuen 2. deialdia eta proiektu txikien deialdia aurkezteko ekitaldia Okzitanie-Okzitaniako Eskualde Kontseiluan egingo da urtarrilaren 21ean; 22, Boulevard du Maréchal-Juin. Ordutegia 9etatik 16etara izango da eta behin-behineko agenda hemen kontsulta daiteke.

Egun bateko ekitaldia izango da (goizez eta arratsaldez), eta bertan proiektu-deialdi horietako bakoitzaren ezaugarriak ezagutaraziko dira. Aurreikuspenen arabera, deialdi horiek ekitalditik gertu irekiko dira.

Ekitaldia formatu presentzialean (leku mugatuak) jarraitu ahal izango da, baina baita online formatuan ere.

Izen ematea hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfjqskpNkImWCJ-bwTkOr4YGxoRduammffVbrnVtY1UOiFJrw/viewform

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago hemen klikatuz.