Beste nazioarteko programak

CONSENS Conductive Composite Based Flexible and Wearable Chemical Sensors

Programa espezifikoa: The Science for Peace and Security (SPS) Programme
Publizitatea:

SPS.MYP.G6011 proiektua Science for Peace and Security (SPS) programarekin finantzatu da.
Kodea: SPS.MYP.G6011
UPV/EHU: koordinatzailea
UPV/EHU IP: Radmila Tomovska
Proiektuaren hasiera: 2023/05/23
Proiektuaren amaiera: 2026/05/22
Deskribapen laburra:

CONSENSek elikagaietan eta uretan pestizida organofosforatuak, triazinikoak eta fenolikoak detektatzeko sentsore eramangarri berriak garatzen ditu, maila molekularrean hibridatutako inpronta molekularreko polimeroetan oinarrituta, karbonozko nanomaterialekin (grafenoa, karbonozko nanotutuak, grafenozko nanozintak). Karbonozko nanomaterialek detekzio- eta sendotasun-plataforma bikaina ematen dute, eta molekula-arrastoa duten polimeroek, berriz, espezifikotasuna eta selektibitatea. Hibrido horietan oinarritutako tinta eroalea 2Dn inprimatuko da, denbora errealean in situ bahetzeko «eskularruen laborategia» motako detekzio-gailuak sortzeko. Sentsoreen espezifikotasunak zilegi ez diren hainbat substantzia detektatzea ahalbidetuko du (koloratzaileak, sendagaiak, etxeko produktuak edo lehergaiak). Lagin askotan «atzamarrean» detektatzeak ingurumen-aplikazioen eta segurtasun-aplikazioen eskaerak asetzen ditu, eta horrek erantzun azkarra ematen du babesaren eta deskontaminazioaren arloan.


Kategoria nabigatzailea