Zer eskaintzen dizugun

Zer eskaintzen dizugun

Irakasle-ikertzailea zara

  • Hobekuntza-ikastaroak egin nahi dituzu:
    Euskara Zerbitzuak urtero prestatzen du hobekuntza-ikastaroen egitarau bat. Hiru campusetan eskaintzen direnez gainera, badira on line erako ikastaroak ere.
    Informazioa WEB orri honetan aurkituko duzu, Ikastaroak atalean.
  • Euskara ikasi nahi duzu:
    Diru-laguntzak eskuratu ditzakezu euskaltegi nahiz bestelako ikastegi, multimedia edo barnetegietako matrikula ordaintzeko.
  • Eskolak edo argitalpenak prestatzerakoan hizkuntza-aholkularitza behar duzu:
    Web orri honetan bertan duzu EHULKU zerbitzurako sarbidea. Zerbitzu horren bidez galde edo kontsultatu ditzakezu terminologia berezituaren eta lokuzio teknikoen erabilerak sortzen dizkizun zalantzak. Eta aldi berean, irakasle guztientzat baliagarria den galde-erantzunen datu-basea elikatzen lagunduko duzu.
  • Ikasmaterialak prestatzeko asmoa duzu edo prestatu dituzu eta zuzendu eta zabaldu nahi dituzu:
    Euskarazko ikasmaterialgintza sustatzeko diru-laguntzen deialdi bat egiten da urtero. Euskara Zerbitzuak testuak orrazten lagunduko dizu eta sare-argitalpena egiteko aukera ere eskaintzen dizu.
  • Testuliburu bat itzultzeko edo sortzeko egitasmoa duzu:
    Harremanetan jar zaitez Euskara Zerbitzuarekin.

Informazio gehiago indarrean dauden deialdietan

TEKAZELkoa zara

  • Euskara ikasi nahi duzu:
    • Ikasturtean zehar: IVAPen laguntzarekin liberazio partzialak eta totalak.
    • Udan: IVAPen laguntzarekin, udako hilabeteetan  ikastaro trinkoak egiteko aukera. Uztaila, abuztua eta irailan.
    • Autoikaskuntza: IVAPek ordaindutako ikastaroak.
    • Dirulaguntzak: euskaltegietarako, zein bestelako ikastegietan ikasteko matrikularako. Multimedia ikastaroak eta barnetegiak.
  • Dakizun euskara hobetu nahi duzu:
    • Euskararen arloko Errektoreordetzak antolatutako Hobekuntza ikastaroak:
      Sei-zazpi hilabeteko ikastaroak dira, bi orduko eskolak eskainiz hiru campusetan. Deialdia eta eskabideak aurkezteko modua, ikastaro bakoitzaren aurretik "Indarrean dauden deialdiak"atalean argitaratzen dira.
    • Euskara Zerbitzuak antolatutako Hobekuntza ikastaroak:
      Ikastaro hauen informazioa gehiago ikastaro bakoitzaren aurretik "Indarrean dauden deialdiak"atalean  aurkituko duzu.
    • Bestelako ikastaroak: TEKAZELkoen beharrei erantzunez, unean uneko ikastaroak.

Informazio gehiago indarrean dauden deialdietan

Ikaslea zara

  • Tesia euskaraz prestatu duzu eta aurten defendatzen duzu:
    DIRU-LAGUNTZAK
    Epaimahaiari gaztelaniazko laburpen bat eman behar badiozu, horrek sortzen dituen gastuetarako laguntzak daude. Halaber bat-bateko itzulpenerako gastuei aurre egiteko laguntzak eska daitezke.

Informazio gehiago indarrean dauden deialdietan