Breadcrumb

Euskara landu nahi? Aukeratu zeure plana

TEKAZELen hizkuntza-prestakuntza

Tarjeta-Doktoregaientzako hizkuntza-prestakuntza

Deialdiak

Aplikazio habiaratuak

Txartela - IX Koldo Mitxelena sariak

Tarjeta - Euskararen erabilera sustatzeko deialdia

Eduki publikatzailea

Albisteak

"Konfuzio ikasgela"ko Txinerako ikastaroetan izena emateko epea irekita

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/14

Matrikularen data:

  • Hasiera: astelehena, 2016ko urriaren 17a
  • Amaiera: asteartea, 2016ko azaroaren 30a

Azaroaren 30era arte irekita egongo da Txinerako ikastaroetan izena emateko epea "Konfuzio Ikasgela" berrian.

Ikastaroak 2016ko azaroaren 8an hasiko dira eta 2017ko ekainaren 20an bukatuko dira. Bi talde izango dira, biak hasierako mailakoak: astearte eta ostegunetan, talde bat 10:00etatik 12:00etara eta bestea 16:00etatik 18:00etara. Eskolak Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Goi Mailako Ingeniaritza Teknikoa). Ikastaroak hiru kreditu ECTS-gatik konbalidatu ahalko dira.

Ikastaroak unibertsitateko kideei eta unibertsitatez kanpoko pertsona guztiei zuzenduak dira.

Urte osorako prezioak:

  • UPV/EHUko kideak (ikasleak, IIP, AZP): 300€
  • Bizkaiko Campusekoak ez diren UPV/EHUko kideak: 225 €
  • UPV/EHUkoak ez diren pertsonak: 400 €

Matrikula on-line