ULERRIZKETA Tailerra
Lehenengo argitaratze data: 2020/10/29
Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean, UPV/EHUk Ulerrizketa tailerra antolatu du Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalarentzako.
Tailerra emango dute Pello Jauregik (UPV/EHuko irakasle eta Euskararen normalizazioaren alde berriki Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia Sariduna) eta Pablo Suberbiolak (Soziolinguistika Klusterreko ikertzailea). Biak dihardute Aldahitz proiektuaren koordinazioan.
Hauek izango dira datak, orduak eta lekuak:
- Azaroak 5, osteguna. Donostiako campusean. 13:00etatik 15:00etara. Pello Jauregi.
- Azaroak 10, asteartea. Bizkaiko campusean. 12:00etatik 14:00etara. Pablo Suberbiola.
- Azaroak 11, asteazkena. Arabako campusean. 12:00etatik 14:00etara. Pablo Suberbiola.