presentacion

Aurkezpena

Sistemen Kontrola eta Integrazioa ikerketa-taldeak bi ikerketa-lerro osagarritan oinarritzen du bere jarduera: kontrol industrialeko  sistema banatuak, eta denbora errealeko kontrol-sistemen aplikazioa, industriako zenbait eremutan. Lehenengoak software-ingeniaritzako teknologiak banatutako sistemak diseinatzeko lagungarri izango diren tresnak garatzeko erabil daitezkeen aukerak ikertzen ditu (eredua egitea, kodea sortzea, dokumentazioa, baterako simulazioa...); gainera, sistema mota horien diseinua zuzenduko duten metodologiak ezarri nahiez, eta aplikazioen berrerabilpena nabarmenduz. Hartutako ikuspegiak ereduetan oinarritutako diseinuaren paradigma du ardatz, eta helburua lortutako emaitzak sistema txertatuen beste aplikazio-eremu batzuetara hedatzea da. Era berean, komunikazio-aukerak eta horiek automatizazio industrialean erabiltzeko moduak aztertzen ditugu; taldeak gero eta interes handiagoa du aplikazio mota horien birkonfigurazio dinamikoaren euskarri izango diren komunikazio-sistemetan. Denbora errealeko kontrol-aplikazioen lerroaren helburua honako hau da: taldeak denbora errealeko kontrol-sistemen, automatizazio-sistemen eta komunikazio-sistemen gainean duen esperientzia zenbait prozesu industrialetan erabiltzea. Lortutako emaitzen artean nabarmentzekoak dira harizko elektrohigadurako prozesuan (WEDM) eta robot paraleloen denbora errealeko kontrolean lortutakoak. Taldea beste arlo batzuetan ere hasi da lanean, errektifikazio-prozesuetan eta itsasoko energian, besteak beste.