Presentación de GISEL

Energia Elektrikoko Sistemen Ikerketa Taldea (GISEL) duela hamarkada bat baino gehiago ari da lanean sistema elektriko eraginkorrago, garbiago eta adimentsuago baterako teknologiak garatzen. Bere jarduera hiru arlo nagusitan oinarritzen da: energia berriztagarrien integrazioa, mikrosareak eta sistema elektrikoen babesa. GISELek lankidetza estua du tokiko energia-industriako enpresekin, eta ikerketa-proiektu ugaritan parte hartzen du, maila autonomikoan, estatuan eta europarrean. Era berean, belaunaldi berrietako ikertzaileak prestatzen laguntzen du aktiboki. Gure webguneko atal ezberdinak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, nortzuk garen, gure ikerketa-jarduera eta lantzen ari garen proiektuak gertutik ezagutzeko.

Jardueren eta ekitaldien egutegia

Jardunaldia

OREGAUA 2025, Europako ikertzaileen gauaren ospakizunen barnean

Noiz eta non

2025/09/26 2025/09/26, 17:00 - 21:30

Deskribapena

Urtoreo irailean Europako hiriek bat egiten dute IKERTZAILEEN GAUA ospatzeko, zientzia kalera eramateko ekimenak ospatuz. ORE4CITIZENS proiektutik ere bat egiten dugu ospakizun horrekin eta aurten OREGAUA 2025 ospatuko dugu Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian. Arratsalde zientifiko magikoa izango da, adin guztietarako esperimentu, joko eta sorpresekin. Bertan, gazteek eta helduek itsasoko berriztagarrien misterioak eta zientzia gure ikertzaileekin partekatu ahal izango dituzte.