CIbSE 2025eko Lan Onenaren Saria
Lehenengo argitaratze data: 2025/05/26
Maiatzaren 16an, gure Fakultateko kideak Eneko Pizarro eta Maider Azanza, LKS Nexteko Beatriz Pérezekin batera, XXVIII Ibero-American Conference on Software Engineering (CIbSE 2025) kongresuan aurkeztutako lan onenaren saria jaso zuten.
Saria jaso zuen lana "Generación de Pruebas Unitarias con LLMs en Entornos Industriales: Desafíos, Evolución y Lecciones Prácticas" izenburupean aurkeztu zen, eta Enekoren Gradu Amaierako Lana du oinarri, LKS Next enpresan garatu zuena. Ikerketa hau LKS Next Mugikortasun Enpresa Gelan kokatzen da eta gure fakultateko Onekin ikerketa taldearen eta enpresaren arteko lankidetza sendoaren emaitza ere bada.
Zorionak parte-hartzaile guztiei!