Cabecera-SEM-i3

Mugikortasunaren Europako Astea

i3-GIH 11

Eduki publikatzailea

UPV/EHUk Mugikortasunaren Astean parte hartuko du "Partekatzeak urrunago eramaten zaitu" lelopean

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak beste urte batez hartuko du parte Mugikortasunaren Europako Astean. Aurten, irailaren 16tik 22ra bitartean burutuko da ekimen hau "Partekatzeak urrunago eramaten zaitu" lelopean.

Arabako Campusa

Partekatu automobila Campusean!

Irailaren 16tik - 22ra

Compartir.org orrialdean, bidaia berdina partekatu nahi duten zu bezalako pertsonak aurkitu ahal dituzu.

Sarea eratzen duten udalerrien, enpresen eta organismoen babesarekin kontatzen du eta zerbitzu hau dohainik eskaintzen da

Bizikletaz Campusera

Bizikletak konpontzeko tailer bat antolatu da Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin lankidetzan eta informazioa zabalduko da campusera bizikletaz modu eroso eta seguruan joateko sustapenari buruz, baita garraiobide horri buruz ere.
Eguna: Irailaren 20an.
Tailerraren ordutegia: 13:30etik 15:00era

Bizkaiko Campusa

Autoa Partekatu 

AUTOA PARTEKATU proiektua Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren ekimenari esker sortu da unibertsitate elkarteko kideen artean autoaren erabilera arrazoizkoagoa bultzatzeko xedez.

Zerbitzu honek Bizkaiko Campusera zein UPV/EHUko beste Campusetara joatekoak diren pertsonak harremanetan jar daitezen tresna izan nahi du, baita beste helmugak dituzten bidaietan autoa partekatzeko ere, harreman horiek erraztuz.

Helburuak

  • Unibertsitate elkarteko kideei aukera berri bat eskaini euren joan-etorriak erraztuz beti ere mugikortasunaren arloan jasangarritasun irizpideak balioztatuz.
  • Ibilgailu pribatuek sortutako energiaren kontsumoa eta kutsadura gutxitzea .
  • Espazio publikoaren erabilera hobetzea

Nola sartu zerbitzura?

  • Unibertsitatera joateko
    UPV/EHUn ikasi edo lan egiten baduzu eta Bizkaiko Campusera zein UPV/EHUko beste Campusetara joateko bidelagunak aurkitu nahi badituzu, unibertsitatera joateko autoa parteka dezakezu.
  • Bidai bat egiteko
    Bidaiak tarteka edo aldizka egiten badituzu, bidai gastuak partekatzeko interesa duten pertsonak bertan aurkituko dituzu. Sar zaitez beste toki batzuetara joateko autoa partekatu.

Nola funtzionatzen du?

Zerbitzuaren bitartez egin nahi duzun bidaiaren antzekoak diren beste bidaiak egiteko izena eman duten pertsonak aurkituko dituzu eta posta elektronikoz haiekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.

Aitzitik, balizko bidelagunen lehentasunak autorik baduten ala ez, bidaiaren arrazoia eta beste hainbat datuz jabetzerik izango duzu; datu horiek bidelagunak aurkitzeko erraztasunak eskainiko dizkizu. Datu horiez jabetuz bidaia partekatzeko egokiak izan daitezkeen pertsonei mezu elektronikoa bidal eta haiekin harremanetan jarri ahalko duzu. Baliabide honek berehalako harremana eta bitartekaririk gabekoa gauzatzeko beta emango dizu.

Ikasleentzako aparkalekua Bizkaiko Campusean erabiltzaile askoko ibilgailuetarako (Sarriko eta Leioa-Erandio eremua)

2017/2018 ikasturteko deialdia

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak erabiltzaile askoko ibilgailuetarako aparkalekua prestatu du. Helburua da ibilgailua neurriz erabiltzea bultzatzea, gune publikoen erabilera hobetzea eta ibilgailu pribatuek sortzen duten kutsadura eta energia kontsumoa gutxitzea.

Hauek dira aparkalekua erabiltzeko baldintzak: ibilgailuan hiru lagun edo gehiago etortzea egunero, eta horiek denak UPV/EHUko ikasleak izatea.

Plazak honela banatuko dira:

  • 6 plaza Sarrikon: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea.
  • 22 plaza Leioa-Erandio eremuan: liburutegiaren eraikineko aparkalekuan.

Eskariak egiteko, erabili ondoko eskaera orria (web bidez):

Plazak eskatzeko epea irekita egongo harik eta guztiak bete arte.

Eskariak eskainitako aparkalekuak baino gehiago badira, lehentasuna izango dute ikasle gehien dakartzaten ibilgailuek.

Ddeialdia irekita egongo da harik eta plaza guztiak bete arte.

Aparkalekuak erabiltzeko baimena 2018ko uztailaren 31ra artekoa izango da. Baldintzak ez direla betetzen egiaztatuz gero, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak bertan behera utziko du baimena.

Baimena emateak ez du esan nahi aparkalekuko plaza gordeta izango denik, aparkalekuak ibilgailuak heldu ahala beteko baitira. Eskaera onartu zaionari ikaslearen txartelean kargatuko zaio baimena, aparkalekura sartzeko langa ireki dakion.

Informazio gehiago: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza

Gipuzkoako Campusa

Bizkletari buruzko stand eta tailerra 

Mugikortasunerako Europako astea dela eta, Gipuzkoako Campuseko errektoreordetzak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak stand bat jarriko dute Ignacio Mª Barriola zentroko arkupeetan irailaren 18 eta 19an, eta Oñati plazan, Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren aurrean irailaren 20 eta 21an, 12:00-15:00 orduetan.

Bertara hurbiltzen diren pertsonek aukera izango dute beraien bizikletak konpontzen ikasteko,baita hiriko bidegorri, bizikleten lapurreta saihespena ala bizikletarentzako osagarrien inguruko gomendio baliagarriak jasotzeko ere.