inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

"Artea eta sormena, leheneratzearen ikuspegitik elkartzeko moduak" erakusketa. Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Biktimologia Euskal Sozietateak antolatuta, Donostia 2016 laguntzarekin.

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/22

2016ko urtarrilaren 23tik al 29ra Carlos Santamaria zentroko Andrestegi Aretoan (Elhuyar plaza 2, 20018 Donostia).

Artea eta kultura, biktimak eta kondenatuak elkartzeko moduak
"...Artea argi bihurturiko zauri bat da, zioen Georges Braquek. Argi hori behar dugu,
ez bakarrik idazten dugunok, margotzen dugunok edo musika konposatzen dugunok, baita irakurtzen dugunok ere, eta margolanekin edo kontzertu  batekin gozatzen dugunok. Denok behar dugu edertasuna, bizitza eramangarriagoa egiteko, Fernando Pessoak argi asko adierazi zuen moduan: "literaturak eta arteak oro har bizia ez dela nahikoa erakusten digute"…"
Zu berriro ez ikustearen ideia ridikulua

Rosa Montero

Oinarria
Justizia konpontzailea pertsonen arteko komunikazioan oinarritzen da, aurretik egintza bidegabe bat egon denean, zerbait berria eraikitzeko. Beraz, gogoeta egin nahi dugu artearen hizkuntzaz eta sormenaz, horren beharrezkoa den pertsonen arteko komunikazio hori bultzatzeko. Komunikazio libre bat, ahalduntzen duena, eraikitzailea, konpontzailea, gizarteak lagundua eta amaitu gabea beti.
Erakusketak tailer baten emaitza biltzen du; zehazki, 2016ko urtarrilaren 22an Maushaus Tailerraren laguntzaz (http://maushaus.info/) Carlos Santamaria Zentroan  eginiko  tailerra.  Bai  tailerrak  bai  erakusketak  laguntza  jaso  dute Donostia 2016 Energia Olatuak programaren laguntza deialdiaren barnean.
Helburu zehatzak
-Justizia konpontzailearen aukerak esploratzea hizkuntza artistikoaren bidez.
-Sormenaren hizkuntzaren eta artearen bitartez, biktimak eta arau hauste penalak egin dituzten pertsonak elkarretaratzeko moduak adieraztea, injustizia baten esperientzia hura konpontzeko aukerekin lotuz, elkarrizketaren bidez, beste gizarte eragile batzuen laguntzaz.
-Parte hartzaileen kopurua: hogei-hogeita bost bat pertsona (biktimizazio bat nozitu eta/edo eragin duten pertsonak, pertsona horiekin lan egiten duten profesionalak, Biktimologia arloko ikertzaileak eta artistak).

Informazio gehiago: gemmamaria.varona@ehu.eus