COMISION-EUSKARA-CENTRO

Ikastegiko euskara batzordea

ERABAKIA, 2015eko azaroaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Ikastegien Oinarrizko Arautegia onartzeko

14. artikulua. Ikastegiko euskara batzordea.

1.– Ikastegi bakoitzean euskara batzordea eratu ahal izango da ikastegiaren arautegiaren arabera. Batzordea parte hartzerako, kontsultarako eta aholkurako organoa izango da.

2.–  Ikastegiko euskara batzordearen helburua euskararen erabilera bultzatzea izango da UPV/EHUko planifikazio orokorraren barruan, euskarazko irakats eskaintzaren plangintzan eta jarraipen lanean parte hartzea eta unibertsitate hedakuntzako eta prestakuntzako jarduerak sustatzea.

Informazio osagarria