Euskarazko C1 titulua egiaztatzeko salbuespena

Euskarazko C1 titulua egiaztatzeko salbuespena

Euskal Herriko Unibertsitatean goi-mailako ikasketak euskaraz egiten dituen tituludun edo graduatuari C1 maila egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria egingo zaio, Eusko Jaurlaritzako Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak 6. eta 2. artikuluetan araututakoaren arabera.

Unibertsitateko ikasketak amaitu eta dekretuaren baldintzak betetzen baditu, Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoko azken orrialdean automatikoki agertuko zaio C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duen paragrafoa.

Interesdunak Eusko Jaurlaritzaren Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratutik eskuratu ahalko du ziurtagiria, NAN digitala edo IZENPE txartela erabiliz.