Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntza kopuru handiena duten munduko hiriak

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/06

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia
Port Moresby (Papua Ginea Berria) ©Tropicalpixsingapore/iStock

Dakigun bezala, globalizazio eta immigrazio aro honetan, gero eta gehiago gure hiriek munduko beste leku batzuetatik datozen pertsonak jasotzen dituzte, eta etortzen diren pertsona horiek beste kultura eta hizkuntza batzuk dakartzate eurekin. Askotan adierazi izan dugu oso garrantzitsua dela hizkuntza horiek agerian jartzea eta merezi duten balioa ematea. Guretzat funtsezkoa da hizkuntzaka gal ez daitezen haien transmisioa belaunaldien artean ziurtatzea.

Gai honekin lotuta, oraingo honetan hizkuntza kopuru handiena duten hiriei buruzko BBC Travel artikulu bat dakargu. Munduko zein hiritan hitz egiten dira hizkuntza gehien? Ba Ethnologue-n arabera Port Moresby-n, Papua Ginea Berrian, herrialde horretan 800 hizkuntza baino gehiago entzun ditzakegu. Hiri honen hizkuntza aniztasun ikaragarria, herrialde osoan dagoenaren adierazgarri da eta bertako hizkuntza kopuru handi honi etorkinek ekarritako hizkuntzak gehitu behar zaizkio. Port Moresby-n atzetik 700 hizkuntzekin Jakarta, Indonesian dugu eta gero Lagos, Nigerian 500 hizkuntzekin.

Artikuluak datu interesgarri asko biltzen ditu izugarrizko hizkuntza eta kultura aberastasuna duten hiri eta herrialde hauei eta beste batzuei buruz. Artikulua irakurri (ingelesez)

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook