Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Bi Katedrako kideren agerraldia Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/15

Martxoaren 5ean Ines Garcia Azkoagaren agerraldia gertatu zen Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz, batzordeak eskatuta, bere iritzia adierazteko hezkuntza-sistema ez-unibertsitarioko hizkuntza-tratamenduari buruz. Leire Diaz de Gereñuk ere parte hartu zuen. Ondoren, taldeek planteatutako zalantzak argitu dituzte.

Saioan izandako mintzaldi guztiak ikusgai daude, lotura hauei jarraituta:

  • Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (11:35) [Bideoa ikusi]
  • Garcia Azkoaga, Ines (11.38) [Bideoa ikusi]
  • Taldeen txanda.
  1. Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (11:58) [Bideoa ikusi]
  2. De Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT) (12:06) [Bideoa ikusi]
  3. Andueza Lorenzo, Eneko (SV-ES LT) (12:08) [Bideoa ikusi]
  4. Macazaga Sáenz, Cristina (EP LT) (12:11) [Bideoa ikusi]
  5. Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (12:16) [Bideoa ikusi]
  • Garcia Azkoaga, Ines (12:09) [Bideoa ikusi]
  • Diaz de Gereñu Lasaga, Leire (12:27) [Bideoa ikusi]
  • Taldeen bigarren txanda.
  1. Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (12:32) [Bideoa ikusi]
  2. De Bengoechea Estrade, Juana (PV-ETP LT) (12:35) [Bideoa ikusi]

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook