Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroaren IV.edizioa

Lehenengo argitaratze data: 2018/09/17

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia

Astebete besterik ez da falta Garabideren proiektu nagusiari hasiera emateko UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren parte-hartzearekin. Irailaren 24tik abenduaren 14ra bitartean luzatuko da Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroaren IV.edizioa eta munduko hizkuntza gutxitutako aktibistentzako formazio honek barne hartuko ditu 300 klase ordutik gora, 20 bisita didaktiko euskararen biziberritzearen protagonistak bertatik-bertara ezagutzeko eta beste 21 sentsibilizazio ekintza herriz-herrikako biran (hitzaldiak, proiekzioak, erakusketak…). Aste honen bukaeran hartuko dute lur Euskal Herrian, batzuk estreinakoz, 12 hizkuntza komunitateko ordezkariek:

Guatemalako kaqchikel, kitxe eta ketxiak
Mexikoko yukatango maiak eta nahuatlak
Kolonbiako nasak
Ekuadorreko kitxuak
Boliviako guaraniak
Brasilgo kashinawak
Wallmapuko maputxeak
Kurdistaneko kurduak
Afrika iparraldeko amazighak

Guztira 20 ekintzaile, 14 emakume eta 6 gizon, hizkuntza gutxituen esperientzia truketik edan eta bueltakoan euren komunitateetan proiektu bana martxan jartzeko prest. Aurtengo ikastaroa, gainera, berrikuntzaz lepo dator: batetik, estreinakoz klaseak Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako HUHEZIn izango dira eta ikasleak herrian bertan egoitza bakarrean biziko dira. Horrez gain, ikastaroaren iraupena bi aste luzatu da eta eduki aldetik ere sakonago landu nahi izan ditugu zenbait gai, tartean hizkuntzarekin batera ematen den genero zapalkuntza. Hain zuzen ere, gai hori ardatz hartuta antolatu da, besteak beste, “Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa” jardunaldia Bilbon urriaren 19an.

Informazio gehiago hemen.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook