Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Nasa-yuwe: espiritualtasuna hizkuntza-biziberritzearen oinarrian

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/20

(Beste leiho bat zabalduko du)
Irudia
Mikel Mendizabal eta Belen Uranga Nasa Proiektuako Viviana González eta José Yu'kwe Pe'te-rekin (2015ko abuztuan)

Oraingo honetan, Kolonbiako Nasa herriarekin Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak egiten duen lanari buruz ariko gara, eta horretarako, gure lankide den Mikel Mendizabalek bertara egin duen azken bidaiari buruz bere blogean egin duen sarrera jaso eta zabaldu nahi dugu.

Batzuk jakingo duzuen moduan, Katedrak urte batzuk darama hizkuntza lankidetzan sartuta, alegia, gure hizkuntza berreskurapenaren eskarmentua beste herri batzuekin partekatzen eta horren bidez euren berezko berreskurapen prozesuak indartzen.

Sarrera honetan ikusten den bezala bidea ez da beti erraza izaten, esate baterako nasa herriaren berezko mundu-ikuskerak, bertako baldintza sozio-ekonomikoek eta egoera politikoak erabat markatzen dute proiektuaren erritmoa. Halere, herri honen hizkuntza (nasa-yuwe) berreskuratzeko asmo nabariak, agertzen diren zailtasunei aurre egitera bultzatzen gaitu. Artikulua irakurri.
 

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook