Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Ayuda en Accion-en, MHOU Katedraren, eta Garabideren arteko bilera

Lehenengo argitaratze data: 2019/09/19

Irailaren 16an, UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra Garabiderekin, Ayuda en Acción erakundearekin eta haiek gonbidatuta Euskal Herrira etorritako Chiapaseko (Mexiko) tseltal ordezkari batekin bildu zen. Aurretik ere harremanetan egon dira bilera honetan parte-hartutako guztiak Skypen eta bestelakoen bidez kooperazio linguistikoko proiektu batekin hasteko asmoarekin.

Lehenengo aurrez-aurreko bilera izanda, oso esperientzia positiboa izan zen eta etorkizunean kooperazio linguistiko proiektu bat hasteko asmoa mahai gainean jarri da eta momentuz asmoak diren arren, etorkizun gertu batean kooperazio linguistikorako proiektua garatzea espero da.

Chiapaseko tseltal komunitatearekin egiten den lanaren berri jasotzeko, gure albisteen atalean begiratu.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook