Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Caucako egoeraren aurkako mobilizazioa azaroaren 23an Oiartzuneko Egiar mairu-baratzean goizeko 11:00etan

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/20

Irudia

Katedrakide batzuk hainbat hedabidetan argitaratu duten prentsa-ohar bat idatzi dute Caucan (Kolonbia) duten egoera jasanezina salatzeko.

Berria

Argia

Azken hilabete honetako gertaerek ez gaituzte axolagabetasunean utzi. Katedratik gutun bat bidali genuen egoera bortitz honekiko desadostasuna adierazteko beste erakundeekin batera (adibidez Euskadiko GGKEen Koordinakundea). Gutuna albistearen amaieran dago atxikita.

Hedabideetan egoeraren berri zabaltzeaz gain eta atxikitako gutunaz gain, azaroaren 23an mobilizazioan ere parte hartuko dugu eta horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

Zer? Caucako egoeraren aurkako mobilizazioa

Noiz? Azaroaren 23an, larunbata, goizeko 11:00etan

Non? Oiartzuneko Egiar mairu-baratzean

Caucako egoerari buruzko berri gehiago:

Naiz

CNN

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook