Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

Irudia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

ERAKUSKETA 17+1 HELBURU MUNDUA ERALDATZEKO

NAZIO BATUEN 2030 AGENDAKO GARAPEN IRAUNKORRERAKO 17 HELBURUAK (GIH)

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/16

Irudia

2015ko irailean munduko liderrak Nazio Batuetako Batzar Nagusian bilduta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten. Agenda horren garrantzia eta norainokoa aurrekaririk gabekoa da. Nazio Batuen Gutunaren printzipioetatik abiatuz, bakea, elkarrizketa eta nazioarteko lankidetzan oinarritutako agenda ekintza plan eraldatzaile eta ausarta da pertsonetan, planetan, oparotasunean, bakean eta itunetan zentratuta dagoena.

 

17 GIH  ETA BAT GEHIAGO EUSKAL AGENDAN

Agendako Garapen Iraunkorrerako Helburuek (GIH), gure arreta eta erantzun koordinatua eskatzen dute gizarte moduan, eta baita gurea egitea ere, hau da 2030 Euskal Agenda sortzea eta denon artean bultzatzea.

Xede horrekin, Nazio Batuen 17 helburuei, 2030 agendak kontuan hartzen ez duen helburu bat, beste ñabardura bat erantsi diegu, bere baitan edo modu transbertsalean landu daitekeena; alegia, Hizkuntza eta Kultura aniztasunaren bermea garapen faktore bezala agerian jartzea.

HIZKUNTZA ETA KULTUR ANIZTASUNAREN BERMEA, GIH BAT GEHIAGO. ZERGATIK?

Munduko eta Euskal Herriko garapen iraunkorrerako ezinbesteko baldintza delako bertako, eta bereziki gutxiagotuak diren hizkuntzak aintzat hartzea,

Erkide eta norbanakoen identitateak indartu eta aberasteko
Giza-bazterkeria eta berak dakarren pobrezia sahiesteko,
Kalitatezko eta inklusiboak diren hezkuntza eredu elebi-eleanitzak bermatzeko,
Belaunaldiz belaunaldi, bertako hizkuntzaren  bitartez eraikitako ezagutzak, bai naturarenak bai giza- harremanetarakoak galdu ez daitezen.

ZER EGIN BEHAR LITZATEKE?

Hizkuntza eta kultura guztien presentzia eta aintzatespena bermatu pertsonen eta gizarteen garapenerako.
Hizkuntza gutxiagotuak dituzten komunitateak boteretu eta ezagutarazi identitate desberdinak indartzeko.
Herri eta kultura desberdinak kontuan hartzen dituzten lege egokiak eta hizkuntza politika eraginkorrak bultzatu.
Lekuko hizkuntzen integrazioa lortu heziketa sistemetan, gutxienez lehen eta bigarren hezkuntzan.
Gutxienez hizkuntza biren erabilera praktikoa bermatuko duen hezkuntza eredu elebi/eleanitzak bultzatu, beti ere hizkuntza gutxiagotua modu eragingarrian irakasten dela ziurtatuz.
Eten digitala murriztu eta teknologia berriak hizkuntza guztietan, batez ere gutxiagotuetan, eskuragarri jarri. 
Hizkuntza gutxiagotuen presentzia bermatu hedabide mota guztietan: idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edota teknologia berrien alorrean garatutakoak.
Zerbitzu publikoetan, batez ere osasunaren eta justiziaren alorrean, komunitate desberdinen hizkuntzen erabilera bultzatu, bereziki komunitate indigenen kasuan.

DATU ESANGURATSU BATZUK

Munduan 6.000 hizkuntza inguru daude bizirik
Hizkuntza aniztasun handiena duen herrialdea Papua-Ginea Berria da, 850 hizkuntza inguru dituena
Gutxi gorabehera munduko hizkuntzen %50 desagertzeko arriskuan dago.
Interneteko edukiaren %90 12 hizkuntzetan bakarrik dago.
Munduko hizkuntzen %96 biztanleen %4k soilik hitz egiten ditu.
Hizkuntza aitortu gehien dituen herrialdea Bolivia da 37 hizkuntza ofizialekin

ERAKUSKETAREN ANTOLATZAILEAK

UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra, Easo Politeknikoa eta Azkue Fundazioa.

Erakusketako oinarrizko materiala UNESCO Etxeak prestatu eta utzia.

NON: Euskararen Etxea, Azkue Fundazioaren egoitzan, Agoitz Plaza, 1. Bilbo.

NOIZ: Irekiera ekitaldia, otsailaren 21ean, 18:00etan, Ama-hizkuntzaren nazioarteko egunean.

Apirilaren 7ra arte ikusgai egongo da erakusketa.

Babesleak

Babeslea

Irudia

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook