info_imagen_homeMicaela

Gaurkotauna

Ikastaroa Ikastaroa

"Genomics in foodborne pathogen surveillance and outbreak investigation' uda ikastaroa

Noiz eta non

Noiztik: 2017/07/12 Noiz arte: 2017/07/06, 08:30 - 14:09

Deskribapena

Ikastaroaren irekiera uztailaren 12an, asteazkena, goizeko 8:30ean izango da Micaela Portilla Ikerketa Zentroko Areto Nagusian eta bertan parte hartuko dute Iván Igartua UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Beatriz Guerra Europako Elikagaien Segurtasunerako Agintaritzako (EFSAko) ordezkaria.

 

Datorren uztailak 11an, asteartea, INNUENDO nazioarteko ikerketa-taldeak bilera bat egingo du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabeko Campusean. Bilera ‘Genomics in foodborne pathogen surveillance and outbreak investigation' uda ikastaroaren aurretik egingo da. Ikastaroa uztailak 12 eta 13an egingo da.

 

INNUENDO sektore arteko plataforma bat da, elikagaien bitartez transmititutako patogenoen zaintza epidemiologikoan genomika txertatzeko. Plataforman parte hartzen dute Helsinkiko Unibertsitateak, Lisboako Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Vienako Unibertsitateak eta Erreferentziazko Zentro Nazionalek THL-Finlandia, EVIRA-Finlandia, INSA-Portugal, BIOR-Letonia eta VFL-Estonia.