Albisteak

Elkarretaratzea Kunduzen oroimenez, azaroaren 3an Jose Mª Aguirre Ertzaina Plazan

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/28

Datorren azaroaren 3an, asteartea, hilabete beteko da AEBko armadak Kunduzen (Afganistan) Mugarik Gabeko Medikuen ospitalearen aurka egin zuen eraso krudel horretatik. 30 pertsona hil ziren (MGM erakundeko 13 lankide gutxienez, 10 paziente eta identifikatzerik izan ez diren 7 pertsona), eta beste 37 zauritu egin zituzten. Honako hau guztiz operatiboa zen  eta gau horretan paziente zaurituz eta osasun alorreko langileez beteta zegoen ospitalearen aurkako bonbardaketan bizi izan zen izuaren balantze labur bat baino ez da.

raganean ere gure zentro medikoen aurkako erasoak jasan baditugu ere, oraingoa hau guztiz larria da. Arriskuan dago gatazketan sartuta dauden herrietan eskaintzen dugun arreta medikoaren etorkizuna.

Zuen beharra dugu. Egin ezazue bat gurekin Bilboko Jose Mª Aguirre plazan azaroaren 3an antolatu dugun elkarretaratzean. Hor hil zituzten gure lankideei eta pazienteei omenaldia egiteko. Kunduzen, gehien behar zutenean arreta medikorik gabe geratu ziren milaka pertsona horiek gogoratzeko. Ginebrako Hitzarmenak defendatzeko.

Azaroak 3, asteartea, 18:30ean
Jose Mª Aguirre Ertzaina Plaza, Bilbo
(Guggenheim Museoaren aldamenean, Turismo Bulegoaren aurrean

Ekitaldian manifestu bat irakurriko da eta jarraian minutu bateko isilunea egingo da. Mesedez, ekar ezazu kandela bat hil zituztenen oroimenez pizteko.