Breadcrumb

Intereseko edukiak

Albisteak

eGela PI: Kanpoko kontuentzako* sarbide berria

eGelako PI plataforman sartzeko modu berri bat gehitu da, RedIris-en edo edugain-en federatutako beste erakunde batzuetako pertsonentzat. Hor biltzen dira unibertsitate gehienak.

Erabiltzaile hauek sarbide berriaren bidez zuzenean sartu ahal izango dira beraien erakundetako identitate korporatiboak erabiliz. Garrantzitsua da jatorrizko erakundea erakunde federatuen zerrendan * dagoela egiaztatzea.

Jatorrizko erakundea aurreko erakunde federatuen zerrendan ez badago, eGelaPira sartu ahal izateko “BESTEAK” erabiltzaile bat izan beharko dute- Euskal Herriko Unibertsitateko IIP edo TKZEL batek GAUR bidez sortutakoa.