giza-entzumen sistema

 

 
 
 
 
 
 

HELBURUAK

  1. Giza-belarriaren osagaiak ezagutzea.

  2. Giza-belarriaren funtzionamendua ezagutzea.

 

DESKRIBAPENA

Giza-belarria soinu-katearen azken atala da: soinu-uhinak seinale elektriko bilakatzen ditu, nerbio akustikoan zehar transmititzen dena zerebroraino, eta bertan soinua interpretatu egiten da.

 

 

Barne-belarriaren funtzionamendua

Bestibuluak zulo bi ditu (leiho obala eta biribila) biak mintz banarekin estalita. Leiho obala estribora lotuta dago eta beraren bibrazioak jasotzen ditu. Koklea luzetara banatuta dago, mintz basilarraren bitartez eta bertan lotzen dira entzumen-nerbioaren bukaerako filamentuak. Estriboak leiho obala bultzatzen duenean, presioa handitzen da koklearen gainaldean, eta gainpresio horrek fluido linfatikoari zirkulatzea eragiten dio, beheko alderantz, helikotreman zehar, eta bitartean mintz basilarra beherantz bihurritzen da. Azkenik, leiho biribila estaltzen duen mintz elastikoa kanpoalderantz puzten da.

Estriboa ezkerrera eta eskumara mugitzean, mintz basilarraren gaineko likidoaren presioa handituz eta gutxituz, mintzean zehar uhin bat gauzatzen da, ezkerrera eta eskumara propagatzen dena. Uhin honetan mintza gora eta behera desplazatzen da, zeharka. Uhinaren propagazio-abiadura frekuentziaren menpekoa da eta aldi berean mintz basilarraren ezaugarrien menpekoa. Koklearen punturen batean abiadura nulua da. Puntu horren ondoan mintzak gora eta behera oszilatzen du indar handiagoz, eta beraz uhinaren energia efizientzia handiagoz zurgatzen du. Modu honetan, mintz basilarraren puntu bakoitzak frekuentzia bati erantzuten dio.

Belarriak jasotako soinuak zenbait frekuentzia ezberdin baditu gainezarrita, frekuentzia bakoitzak mintz basilarraren puntu ezberdin bat kitzikatzen du, eta zerebroak, soinu horren tinbrea analizatzeko, interpretatu behar du soinu horrek zein frekuentzia dituen eta frekuentzia bakoitzak zein intentsitate duen; horretarako analizatu behar du entzumen-nerbioaren zein filamentu kitzikatu diren eta filamentu bakoitza zein intentsitaterekin. Beraz, barne-belarriak soinu analizatzaile gisa funtzionatzen du. 

 

ADIBIDE ETA SIMULAZIOAK

Belarriaren funtzionamenduaren eskema

 

GALDERAK

a Zein da giza-belarriaren funtzioa?

  1. inpultso elektrikoak soinu-uhin bilakatzea.

  2. nerbio-inpultsoak soinu-uhin bilakatzea

  3. soinu-uhinak inpultso elektrokimiko bilakatzea

  4. inpultso mekanikoak soinu-uhin bilakatzea

b Kanpo-belarrian zehar soinu-uhinak azkenean nora iristen dira?

  1. entzumen-pabilioira                                                        

  2. entzumen-hodira

  3. tinpanora

  4. bestibulura

c Ondokoetatik zein da erdiko belarriko hezurtxoetako bat?

  1. ingudea 

  2. bestibulua            

  3. tinpanoa 

  4. entzumen-hodia 

d Zetarako dira kanal erdizirkularrak?

  1. entzumenerako

  2. orekarako

  3. entzumena eta orekarako

  4. ez dute zerikusirik orekarekin.

e Entzumen-nerbioaren bukaerako filamentuak non daude?

  1. mintz obalean.

  2. entzumen-pabilioian

  3. bestibuluan

  4. mintz basilarrean

  Emaitzak:  a3   b3   c1   d2   e4  

MULTIMEDIA ETA WEB BALIABIDEAK

Gai honetaz gehiago irakurri nahi baduzu, ondoko estekan erreferentziak aurkituko dituzu:   , eta gero honako atalean  .

AUTO-AZTERKETA

giza-entzumen sistema

 

aurreko galdetegia Hot Potatoes aplikazio informatikoarekin burutu da:

Half-Baked Software

ESTEKAK

Beste instituzio batzuen helbide edo baliabideak ezagutu nahi badituzu bisita itzazu ondoko esteka honetan ageri direnak:   

Akustika-ikastaroa, GA-k egina Copyright 2003. Eskubide guztiak erreserbatuta. Harremanak: acustica@lg.ehu.es