XSLaren edukia
Industria Automatizazioa
- Ikastegia
- Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Titulazioa
- Ingeniaritza Elektrikoko Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 30 | 45 |
Gelako p. | 15 | 23 |
Laborategiko p. | 15 | 22 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
DESKRIBAPENA
Industria Automatizazioa fabrikazio prozesuen hobekuntza helburutzat duen ingeniaritza diziplina da. Besteak beste, prozesuen kalitatea, kostua eta eraginkortasuna hobetzeko sistema elektronikoak, mekanikoak, pneumatiokoak, hidraulikoak edo hauen konbinaketak erabiltzen ditu. Beraz, diziplina anitzeko irakasgai honek ikasleak industria inguruneetan automatizazio proiektuak garatzeko gai izatea bilatzen du.
Industria 4.0-ak definitzen duen industria ingurune berrian Industria Automatizazioa giltzarri bihurtzen da, bere eginkizuna ezinbestekoa izanik enpresen lehiakortasuna indartzeko. Hori dela eta, agerikoa da ikuspegi berri honetatik automatizazio proiektuak garatzeko gaitasun egokiak dituzten langileen beharra dagoela.
ALDEZ AURRETIKO BALDINTZAK:
Industria Automatizazioak beste hainbat irakasgaitan lortutako gaitasunak eta ezaupideak behar dituen diziplina anitzeko irakasgaia da. Hortaz, ondorengo irakasgai hauek egin izana gomendatzen da:
2.Kurtsoa:
- Industria Elektronika.
- Automatismoak eta Kontrola.
3.Kurtsoa:
- Elektronika Digitala.
- Industria Informatika.
- Erregulazio Automatikoa.
GAINONTZEKO IRAKASGAIEKIKO KOKAPENA:
Diziplina anitzeko irakasagaia denez, 3.kurtsokoak ere diren beste irakasgaietako gaitasunak, ezaupideak eta trebetasunak integratzen ditu. Esate baterako:
- Sistema Elektroniko Digitalak.
- Tresneria Elektronikoa.
- Robotika.
Aldiz, 4.kurtsoan badaude ere, irakasgaiak irakasgai hau behar dutenak, esate baterako:
- Kontrol Digitala.
- Kontrol Teknika Aurreratuak.
- Zirkuitu Elektroniko Aurreratuen Diseinua eta Simulazioa.
- Telekomunikazioak Industrian.
- Gradu-Amaierako Lana.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
I Blokea: Industria Automatismoak.
1.Gaia: Automatismo industrialetarako sarrera.
2.Gaia: Automata programagarria (PLC).
3.Gaia: Kontrola eta monitorizazioa: SCADA.
4.Gaia: S/I-ko interfaze espezifikoak.
5.Gaia: Sentsoreak eta eragingailuak.
6.Gaia: Aplikazio espezifikoak: Akzionamendu industrialak.
7.Gaia: PLCan oinarritutako sistemen diseinua eta instalazioa.
8.Gaia: Automatizazio-teknologia berriak, i4.0: PC industriala (IPC).
II Blokea: Kontrol Sistemak. Industria Kontrolagailuak.
9.Gaia: Oinarrizko kontrol ekintzak. Erregulazio egiturak.
10.Gaia: Kontrolagailu industrialak.
III Blokea: Industria Komunikazioak.
11.Gaia: Industria komunikazioak:eremu busak
12.Gaia: 4.0 Industria: OPC-UA.
MetodologiaToggle Navigation
Metodologia aktiboak jarraituko dira, problemetan/proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL/ABP) hain zuzen ere: ikasleari agertoki gisa aplikazio industrial errealak aurkeztuko zaizkio. Aplikazio hauei aurre egiteko automatizazio, kontrol eta komunikazio irtenbideak lortu beharko ditu identifikatzeko, experimentatzeko eta ebazteko prozesuak jarraituz. Jarduera jakin batzuetan ikaskuntza kooperatiboaren teknikak erabiliko dira.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Kontzeptu teorikoekin eta ariketekin zerikusia duten gaitasunen ebaluaketa finala:
. Azterketa finala: 6 puntu. (Nota finalaren %60).
. Zati hau gainditzeko gutxienez 3 puntu atera behar dira.
- Laborategietako Praktikekin zerikusia duten gaitasunen ebaluaketa jarraitua:
. Txosten idatziak, software aplikazioak eta funtzionamenduaren baliozkotzea: 4 puntu. (Nota finalaren %40).
. Zati hau gainditzeko:
gutxienez 2 puntu atera behar dira.
Txosten/aplikazio/baliozkotzeen batez besteko notak, gutxienez, “nahiko” izan behar du.
- Irakasgaia osorik gainditzeko beharrezkoa da aurreko bi zatiak gainditzea. Soilik zati bat gaindituz gero, zati gaindituaren nota ezohiko deialdira arte gordetzen da.
Laborategiko praktiken ebaluaketa jarraituan parte hartzeari uko egiteko prozedura indarrean dagoen araudiak adierazten dituen baldintzen araberakoa izan behar da. Egoera horretan dagoen ikasleak proba praktiko final bakar bat egin beharko du irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba finala laborategian proba praktikoa egitean datza, dagokion notaren balioa 4 puntukoa (nota finalaren %40a) izanik.
Ohiko deialdiari uko egiteko, ikasleak indarrean dagoen araudiak adierazten dituen baldintzetan eta prozedura jarraitu beharko du.
OHARRA: Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri unean-unean emango zaie.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- Industria Automatizazioa. Edurne Irisarri.
- Campus Birtuala/eGela Plataforma/Industria Automatizazioa.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- SYSMAC CJ1M - Manual de Programación.
- Controlador Industrial E5CK - Manual de Programación.
- Manual técnico del Variador Q2V.
- Autómatas Programables. Balcells / Romeral. Ed. Marcombo.
- Comunicaciones y Redes de computadores. W. Stalling. Ed. Prentice Hall.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Ingeniería de la Automatización Industrial (2ª Edición). R. Piedrahíta Moreno, E Ra-Ma.
- Autómatas Programables: Entorno y Aplicaciones. E. Mandado. Ed. Thomson
- SCADA: Supervisory Control And Data Acquisition. Boyer A. ISA.
- Programmable controllers. BRYAN, L. A. / BRYAN, E. A. Ed. Industrial Text.
- Automátas Programables. Porras, A. / Montanero. Ed. McGraw-Hill.
Aldizkariak
- Automática e Instrumentación: http://www.tecnipublicaciones.com/automatica/
- InTech: http://www.isa.org/InTechTemplate.cfm?Section=InTech_Home1
- RIAI: http://www.elsevier.es/es-revista-revista-iberoamericana-automatica-e-informatica-331
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- EZEIZA RAMOS, AITZOL
- GARCIA ANDUAGA, GUILLERMO LUIS
- IRISARRI ALLI, EDURNE
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 5.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eAULA 2.3 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- eLABORATORIO AUTOMáTICA - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA