Presentación

Aurkezpena

Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologia Sailaren web orrira.

Fisiologia Saila (lehen Fisiologia eta Biokimika) Bilboko Unibertsitatea deituriko Medikuntzako Lizentziatura abian jartzearekin hasi zen lanean, eta, horregatik, gure Unibertsitateko zaharrenetako bat da.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean du egoitza, Leioako kampusean. Hala ere, besteak beste, Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Gasteizko Farmazia Fakultatean ere irakaskuntza dauka.

Gaur egun, irakasle eta ikertzaileen taldean 100 pertsona baino gehiago dira, aldi batera irakaskuntzan, ikerketan eta unibertsitate kudeaketan lan egiten dutenak. Hala, sailak 60 irakasgai baino gehiago eskaintzen ditu, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta eskaintza atzerriko hizkuntzan, ingelesez, handitzen dago. Irakasleak hainbat ikerketa taldeetan banatzen dira, eta ikerketa jarduera arlo askotan garatzen da. Irakasleen artean, errektore bat eta hainbat dekanorde, dekano eta errektoreorde daude.

Zuzendaria: Francisco Javier Gil Goikuria
Tel: +34 94 601 5657; E-mail: javier.gilgoikouria@ehu.eus

Idazkaritza Akademikoa: Yolanda Chico Carmona
Tel: +34 94 601 5668; E-mail: yolanda.chico@ehu.eus

Administrazio Idazkaritza: Gaizka Causo Miguel
Tel: +34 94 601 2838; E-mail: gaizka.causo@ehu.eus