Tesis Doctorales

Doktorego Tesiak

  • 2024ko urtarrilaren 26an, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Irakasguneko Gradu Aretoan, Nazioarteko Doktorego Tesi hau aurkeztu zen: “Novel chemotherapeutic agents against cisplatin-resistant cancers: a therapeutic strategy for cholangiocarcinoma”.  
    Jesús María Bañales Asurmendi eta Fernando Pedro Cossío Mora doktoreak dira Doktorego Tesi honen zuzendariak.
    Honako hauek izan dira epaimahaikideak: epaimahaiburu lanetan Luke Boulter irakasle doktorea, Edinburgoko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Institute of Genetics and Cancer institutukoa; Patrasko Unibertsitateko (Grezia) Constantinos Athanassopoulos irakasle doktorea kide lanetan; eta idazkari lanetan Patricia Aspichueta Celaá irakasle doktorea, UPV/EHUko Fisiologia Saileko irakasle osoa. 
    Irene Olaizola Rebe doktoregaiaren lanak bikain kalifikazioa jaso zuen aho batez, baita epaimahaikide guztien gorazarrea ere.  

  • Mercedes Varona Peinador doktoregai andreak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko buruak, doktore tesia defendatu du, "Seguridad y beneficios de la anticoagulación en pacientes con fibrilación auricular atendidos en los servicios de urgencias hospitalarios: impacto de la edad, la comorbilidad y diferencias de sexo" izenekoa, Alfonso Martín Martínez eta José Miguel Ormaetxe Merodio doktoreak zuzendari direla.
    Defentsa 2023ko abenduaren 13an egin da, asteazkenaz, 10:30etan, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan.
    Epaimahaia osatu dute Juan González Castillo doktoreak, San Carlos Ospitale Klinikoko Larrialdietako Unitateko buruak eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle elkartuak; Ignacio Fernández Lozano doktoreak, Madrilgo Puerta de Hierro Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuko atalburu eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle elkartuak, eta Larraitz Gaztañaga Arantzamendi doktoreak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuko mediku laguntzaile eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Medikuntza Saileko irakasle elkartuak osatu dute eta doktoregaiari bikain kalifikazioa eman diote aho batez.

  • 2023ko azaroaren 30ean, doktore-tesia defendatu zuen Julio Alfredo Bernuy Guevara jaunak Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Donostiako Irakasguneko Areto Nagusian, izena delarik "Cáncer gástrico en el cribado de cáncer colorrectal en la OSI Donostialdea".
    Tesia zuzendu du Luis Bujanda Fernández de Piérola irakasle katedradunak. Defentsa ekitaldian izandako epaimahaia osatu dute Rodrigo Jover Martínez, Miguel Hernández Elx-eko Unibertsitatekoak, Presidentea gisa, Beatriz Esparza Echevarria doktoreak, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, idazkari gisa, eta Francesc Balaguer Prunés doktoreak, batzordekide izanik.
    Aho batez emandako kalifikazioa bikaina izan da.

  • 2023ko urriaren 24an, José Gabriel Erdozain Castiella doktoregaiak bere doktorego tesia defendatu du: "Prevalencia de la enfermedad arterial periférica en pacientes con lupus eritematoso sistémico y factores de riesgo asociados". Agustín Martínez Berriochoa doktoreak zuzendu du. Defentsa Gurutzetako Ospitaleko Arriaga aretoan egin da. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Antonia Ángeles Álvarez Díaz, UPV/EHUko irakasle titularra; Gregorio Tiberio López, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra; eta Carmen Suarez Fernández, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle titularra.
    Bikain cum laude kalifikazioa lortu du.

  • Ramón Saracho Rotaeche irakasle jauna nefrologian espezialista da eta Arabako Txagorritxu Unibertsitate Ospitalean egiten du lan asistentziala. 2022ko urriaren 19an doktore tesia defendatu du honako  izenburu honekin: “Utilidad de una aplicación en dispositivo móvil (@Tensiobot) para la auto medida de la presión arterial”. Zuzendariak izan dira Leyre Echeazarra Escudero doktore andrea eta Joaquín Duran Cantolla doktore jauna. Irakasle hauek egon ziren epaimahaian: Mónica Gallego Muñoz doktore andrea, Farmazia Fakultateko Fisiologia Saileko irakasle titularra; Juan Manuel Lopez Gomez doktore jauna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntza Fakultateko Medikuntza Sailekoa; eta Carolina Purroy Irurzun doktore andrea, Nafarroako Ikerketa Sanitarioko Institutukoa (Iruñea). Epaimahaiak bikain cum laude kalifikazioa eman dio tesiari.

  • 2022ko irailaren 27an Guillermo Cano Escalera jaunak doktore tesia defendatu du izenburu honekin: “Contribuciones al Estudio de Factores de Riesgo y Mortalidad en Adultos Mayores Hospitalizados”. Zuzendariak izan dira Ariadna Besga Basterra doktore andrea eta Manuel Graña Romay doktore jauna.
    Defentsa UPV/EHUko Gasteizko (Araba) Medikuntzako Irakasguneko ekitaldi aretoan izan da. Irakasle hauek egon dira epaimahaian: Ana María González-Pinto Arrillaga katedradun andrea, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Neurozientziak Sailekoa; Leocadio Rodríguez Mañas doktore jauna, Madrileko Osasun Zerbitzuko Getafeko Unibertsitate Ospitaleko Geriatria Zerbitzukoa; eta Nicolás Martínez Velilla doktore jauna, Nafarroako (Iruñea) Unibertsitate Ospitaleko Geriatria Zerbitzukoa.  Epaimahaiak bikain cum laude kalifikazioa eman dio tesiari.

  • Ylenia Perez Castaño andreak bere doktorego tesia 2022ko irailaren 16an defendatu du, izenburu hau duena: “Estudio de prevalencia y desarrollo de nueva estrategia de enlace para la microeliminación de la hepatitis C en usuarios de drogas inyectables en programa de terapia sustitutiva con opioides en Guipuzcoa” eta Medikuntza Saileko Luis Bujanda Fernández de Pierola katedradunak eta Juan Ignacio Arenas Ruiz-Tapiador doktoreak zuzendu dute lana.
    Honako irakasle hauek osatu dute epaimahaia: Rafael Bañares Cañizares doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Medikuntza Fakultateko katedraduna; Jesús Bañales Asurmendi doktorea, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko irakasle titularra, eta Sara Lorente Pérez, Aragoiko Osasun Ikerketa Institutuko eta Zaragozako Lozano Blesa Unibertsitate Ospitale Klinikoko ikertzailea. Epaimahaiak bikain kalifikazioa eman dio doktore berriari.

  • 2022ko ekainaren 3an, Mª Eloisa Villarreal Tejero andreakHistoria natural de los linfomas gástricos primarios. Utilidad de la ecoendoscopia y la tomografía computarizada” izeneko doktorego tesia defendatu du. Luis Bujanda Fernández de Piérola irakaslea izan da laneko zuzendaria. Leticia Moreira Ruiz, Joaquín Cubiella Fernández eta Mª Beatriz Esparza Echevarria doktore jaun-andreek osatutako epaimahaiak oso ongi kalifikazioa eman dio.

  • 2022ko maiatzaren 27an, Patricia Sobradillo Ecenarro Medikuntza Saileko irakasleak doktorego-tesia defendatu du, “Papel del inflamasoma en la EPOC estable y agudizada” titulupean. Biocruces Bizkaia Auditoriumean egin da (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean). Rosa Mª Faner Canet eta Nuria Marina Malanda doktoreak izan dira laneko zuzendariak.  Jose Luis Lopez-Campos Bodineau, M.Cruz Gonzalez Villaescusa eta Isabel Inés Urrutia Landa doktore jaun-andreek osatutako epaimahaiak bikain cum laude kalifikazioa eman dio.

  • 2022ko martxoaren 30ean, Ainhoa Garcia Familiar andreak doktorego tesia defendatu du, “Desarrollo y validación de una herramienta de segmentación automática del trombo para el seguimiento postoperatorio de los aneurismas de aorta abdominal tratados de forma endovascular” tituluaz. Donostiako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Irakasguneko Gradu Aretoan egin da. Felix Zubia Olascoaga irakaslea eta Vicente Riambau Alonso doktorea izan dira laneko zuzendariak. Marta Gracia Fuentes Gago, Jon Zabaleta Jimenez eta Mª Inmaculada Ruiz Montesinos doktore irakasleek osatutako epaimahaiak bikain cum laude kalifikazioa eman dio.

  • 2022ko martxoaren 25ean, Pedro González Fernández jaunak doktorego tesia defendatu du, “Evolución demográfica y morbilidad en la población transexual de Euskadi (2009-2020)” tituluaz. Biocruces Bizkaia Auditoriumean egin da (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean). Sonia Gaztambide Sáenz irakaslea izan da laneko zuzendaria. Mireia Mora Porta, Manuel Puig Domingo eta Jose Ignacio Eguiluz Urruchurtu doktore irakasleek osatutako epaimahaiak bikain cum laude kalifikazioa eman dio.

  • Jhonatan Alexander Wong Arteta jaunak, Hematologian eta Analisi Klinikoetan adituak, 2022ko otsailaren 25ean defendatu du bere Doktorego Tesia,  Donostia Unibertsitate Ospitalean egin eta artikulu bildumaren bidezko tesi gisa aurkeztutakoa medikuntzako doktore titulua lortzeko.  Hona Doktorego Tesiaren izena: “Citometría de flujo en el diagnóstico de los derrames neoplásicos”. Luis Bujanda Fernández de Piérola irakaslea izan da lanaren zuzendaria.
    Epaimahaiko Rodrigo Jover Martínez, Francesc Balaguer Prunes eta Maria Beatriz Esparza Echevarria irakasle doktoreek eman diote bikain kalifikazioa, aho batez, cum laude aipamenarekin. 

  • Borja López de San Vicente Hernández jaunak, Onkologia Medikoko espezialistak, 2022ko otsailaren 25ean defendatu du Basurtuko Unibertsitate Ospitalean egindako Doktorego Tesia:  “Validación externa de modelos predictivos de toxicidad severa y mortalidad en población oncogeriátrica tratada con quimioterapia”.  Francisco Santaolalla Montoya eta Maria Purificación Martínez del Prado doktoreak izan dira lanaren zuzendariak.
    Epaimahaiko Jaime Feliu Batle, Regina Gironés Sarrio eta Ignacio Garcia-Alonso Montoya irakasle doktoreek eman diote bikain kalifikazioa, aho batez, cum laude aipamenarekin.

  • Italo Nicolás Girao Popolizio jaunak bere Doktorego Tesia defendatu du, 2022ko urtarrilaren 20an; hona tesiaren izenburua: “Registro español de anafilaxia en el Servicio de Urgencias del Hospital Universitario de Araba”. Andre hauek izan dira tesiaren zuzendariak: Maria Teresa Audicana Berasategui eta Nagore Bernedo Belar.
    Doktore hauek izan dira Epaimahaikideak: Gorka Pérez-Yarza, Olga Uriel eta Gabriel Gastaminza. Emandako kalifikazioa bikain izan da, aho batez, cum laude aipamenarekin.

  • Muñoa Capron-Manieux andreak, Alangoko Osasun Zentroko Familiako eta Komunitateko medikuak, doktore titulua lortu du 2021ko uztailaren 5ean, haren Doktorego Tesi honen defentsa egin ondoren: “Efectividad de la educación en neurociencia del dolor frente a las terapias habituales para el abordaje de la fibromialgia. Intervención grupal estructurada en Atención Primaria”.
    Gorka Larrinaga Enbeita eta Eunate Arana Arri irakasle doktoreek zuzendu dute lana. 
    Ondorengo doktore hauek osatu dute Epaimahaia: María Iciar Vergara Micheltorena andrea, Jesús Ángel Seco Calvo jauna eta Nagore Puente Bustinza andrea, eta bikain kalifikazioa eman diote aho batez, cum laude aipamenarekin.

  • Alain Laskibar Asua jaunak, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko kardiologian espezialista denak, gaur, 2021eko martxoaren 26an, bere Doktorego Tesia defendatu du: "Evaluación económica y análisis del proceso de telemonitorización domiciliaria de pacientes con insuficiencia cardiaca crónica en el Hospital Universitario de Basurto". Tesiaren zuzendariak José Miguel Ormaetxe Merodio jauna eta Nekane Murga andrea izan dira. Irakasle doktore hauek osatu dute Epaimahaia: Juan Francisco Delgado Jiménez jauna, Juan Domingo Sagastagoitia jauna eta Maria del Pilar Mazón Ramos andrea. Epaimahaiak aho batez eman dio bikain kalifikazioa, cum laude aipamenarekin.

  • Vanessa Escolar Perez andreak, kardiologian adituak, “Prediction of Heart Failure Dekonpentsations Using Artifiziala Intelligence - Machine Learning Techniques” izeneko Doktorego Tesia defendatu du gaur, 2020ko azaroak 5José Miguel Ormaetxe Merodio eta Nekane Larburu Rubio doktoreen zuzendaritzapean egina.
    Rafael Peinado Peinado, Pilar Escribano Subias eta Larraitz Gaztañaga Arantzamendi doktoreek osatutako Epaimahaiak bikain kalifikazioa eman dio aho batez, cum laude aipamenarekin.

  • Cristina Domingo Rico andreak, Arrigorriagako Osasun Zentroko Familiako eta Komunitateko medikuak, doktore titulua lortu du 2020ko irailaren 25ean, haren Doktorego Tesi honen defentsa egin ondoren: “Gestión de cuidados en pacientes crónicos complejos desde atención primaria. El caso de los pacientes que ingresan por insuficiencia cardíaca”.
    Ariadna Besga Basterra eta Domingo Orozco Beltrán irakasle doktoreek zuzendu dute lana. 
    Manuel Ángel Gómez Marcos, Mercedes Hornillos Calvo eta Iñaki Martin Lesende irakasle doktoreek osatu dute Epaimahaia, eta bikain kalifikazioa eman diote aho batez, cum laude aipamenarekin.

  • Iñaki Villanueva Benito jaunak, kardiologiako espezialistak, “Manejo del Síndrome coronario agudo sin elevación del segmento ST en el paciente muy anciano. Impacto pronóstico del manejo invasivo” izeneko Doktorego Tesia defendatu du, Donostia Unibertsitate Ospitalean, gaur, 2020ko otsailak 7. Ramon Querejeta Iraola irakasle doktoreak zuzendu du lana.
    Tesia bikain azaldu eta defendatu ondoren, Jose Antonio Vazquez De Prada, Jose Miguel Ormaetxe Merodio eta Begoña Lopez Salazar doktoreek osatutako Epaimahaiak bikain kalifikazioa eman dio lanari aho batez.

  • Aitor de la Quintana jaunak, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Kirurgia Endokrinoko Ataleko buruak, doktore titulua lortu zuen 2019ko azaroaren 5ean, "La monitorización continua del nervio rechora durante la tiroidectomía" izenburua duen Doktorego Tesia defendatu ondoren, Sonia Gaztambide Saez andreak zuzendutakoa.
    Antonio Sitges Serra, Manuel Duran Poveda eta Carmen De La Hoz Torres doktoreek osatutako Epaimahaiak bikain kalifikazioa eman dio, aho batez, eta Cum Laude eskatu.

  • Larraitz Egaña Otaño andreak Medikuntza eta Kirurgian Doktorego Tesi titulua lortu du, bere Doktorego tesiaren defentsa egin ondoren, 2019ko ekainaren 7an, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Gunean.
    Bere izenburua ondorengoa izan da: “MGMT promotorearen metilazioaren balio pronostiko eta aurresalea temozolomida botikarekin artatu diren goi graduko glioma duten pazienteengan. Donostia Unibertsitate Ospitaleko esperientzia”.
    Tesiaren zuzendari izan dira Ander Matheu Fernández doktorea, eta Felix Zubia Olaskoaga irakasle doktorea.
    Epaimahaiak, María Martínez García (Lehendakaria), Juan Bosco Calatayud Pérez (Idazkaria) eta Mariano Arrazola Schlamilch (Bokala) Doktoreek osatuak, Bikain kalifikazioa eman dio. 

  • Ainara Lozano Bahamonde andreak doktore titulua lortu du Doktorego Tesi hau defendatuta: “Programa de Telemonitorización domiciliaria para el seguimiento de pacientes tras una hospitalización por Insuficiencia Cardiaca descompensada: análisis de efectividad”.
    Nekane Murga eta Ignacio Diez doktoreek zuzendu dute bere tesia, eta gaur defendatu du, abenduaren 19an, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi aretoan. Epaimahaia José Ramón González, Marisa Crespo eta José Domingo Sagastagoitiak osatu dute, eta bikain jarri diote, “cum laude” izateko aukerarekin.

  • Aitor Esparza Baquerha doktoregai jaunak gaur, abenduaren 17an, defendatu du bere nazioarteko Doktorego Tesia: "Role of TREM2 receptor during the progression of liver disease: from acute liver injury, to chronic liver disease and the development of hepatocellular carcinoma”
    Zuzendariak Medikuntza Saileko irakasle María Jesús Perugorria Montiel eta Luis Bujanda Fernández de Piérola doktoreak izan dira. Defentsa Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoan izan da.
    Ikerketan honen ondoriorik garrantzitsuena da gibelean TREM2-ren (triggering receptor expressedonmyeloidcells 2) adierazpena areagotzen duten molekulek hantura hepatikoa eta hepatokartzinomaranzko bilakaera geldiaraz dezaketela.
    Epaimahaiko 5 kideek, guztiak gai honetan adituak, bikain kalifikazioa eman diote aho batez, eta “cum laude” izatea espero da.

  • David Cordero Pereda jaunak Medikuntza eta Kirurgiako doktore titulua lortu du gaur, 2018ko maiatzaren 14an, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Irakaskuntza Unitatean bere Doktorego Tesia defendatu ostean.
    Hau da tesiaren izenburua: “Valoración de la efectividad en reducción del reingreso de un protocolo de intervención teléfonica estructurada a las 72 horas de alta en pacientes ingresados por insuficiencia cardiaca”.
    Irakasle doktore hauek zuzendu dute: Nekane Murga Eizagaetxebarria andrea eta Enrique Echevarria Orella jauna.
    Epaimahaia José Domingo Sagastagoitia Gorostiza (Epaimahaiburua), Francisco González Vichez (idazkaria) eta Josep Comin Colet (Epaimahaikidea) doktoreek osatu dute, eta bikain jarri diote.

  • Larraitz Gaztañaga andreak DOKTORE titulua lortu du, ondo merezita, 2017ko azaroaren 23an bere Doktorego Tesia ezin hobeto defendatu ondoren. Hau da tesiaren izenburua: "Resultados de un primer procedimiento de crioablación como tratamiento de la fibrilación auricular paroxística". Epaimahaiak zorionak eman dizkio eta bikain jarri dio, ofizialki “cum laude” bihurtzeko zain. Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Kardiologia Zerbitzuko José Ormaetxe doktorea izan da tesiaren zuzendaria.

  • 2017ko urriaren 20an (ostirala), Horacio Alonso doktoreak bikain kalifikazioa (“cum laude” izateko aukerarekin) eta sari bereziaren aipamena jaso zituen bere Doktorego Tesiaren defentsan. Hau da tesiaren izenburua: “Análisis de la eficacia de las distintas pautas de tratamiento frente a Helicobacter pylori. Influencia de las resistencias antibióticas en nuestro medio”.  Lana Donostiako Irakaskuntza Unitateko gure lankide Luis Bujanda irakasleak zuzendu zuen.

  • 2017ko irailaren 28an, Guillermo Barreiro irakasleak bere Doktorego Tesia defendatu zuen, 12:00etan, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Ekitaldi Aretoan. Hau da tesiaren izenburua: “Insuficiencia renal en el mieloma múltiple. Análisis de factores pronósticos”. Guillermo Ruíz Irastorza irakasleak zuzendu du eta bikain jaso zuen, “cum laude” bihurtzeko bidean.

  • 2017ko ekainaren 12an, Carlos Tutau Gómez doktoreak “Salud ósea en pacientes celíacos de larga evolución” Doktorego Tesia defendatu zuen, Juan Carlos Vitoria Cormenzana eta María Sonia Gaztambide Saénz irakasleek zuzendua. Bikain jaso zuen, “cum laude” izateko aukerarekin, baita sari bereziaren aipamena ere.

  • Félix  Baranda García doktoreak, Sailaren Gurutzetako Ataleko kide eta Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia Zerbitzuko mediku ondokoak, 2017ko maiatzaren 17an defendatu zuen bere Doktorego Tesia, “Epidemiología de la  Infección pulmonar por Pseudomonas aeruginosa en la Fibrosis Quística” izenekoa. Juan Bautista Gáldiz eta Ramón Cisterna irakasleak izan dira tesiaren zuzendariak. Bikain jaso zuen, “cum laude” izateko aukerarekin, baita sari bereziaren aipamena ere.

  • 2017ko apirilaren 20an, Miguel Paja Fano jaunak bere Doktorego Tesia irakurri eta defendatu du. Hau da tesiaren izenburua: “Valoración de la biopsia con aguja gruesa, como técnica primaria de elección en el diagnóstico histológico de la patología nodular tiroidea”. Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoa Saileko José Luis del Cura Rodríguez eta Medikuntza Saileko Mª Beatriz Esparza Echevarría irakasleek zuzendu dute. Bikain jaso du, “cum laude” izateko aukerarekin, baita sari bereziaren aipamena ere.

  • 2017ko otsailaren 23an, Patricia Martínez Olaizola doktoregaiak “Enfermedad tuberculosa en Bilbao (2003-2012). La década de la inmigración y las resistencias” Doktorego Tesia irakurri eta defendatu du. Zuzendariak Ricardo Franco Vicario, Lucía Madariaga Torres eta Luis Cosme Cubas Largacha doktoreak izan dira. Bikain jaso du, “cum laude” izateko aukerarekin, baita sari bereziaren aipamena ere.

  • Sepsiaren tratamenduaren betetze maila eta bere eragin klinikoa larrialdi Zerbitzu batean.
    Doktoregaia: Miren Arrieta Bernaras and.
    Zuzendariak: Felix Zubia Olaskoaga eta Javier Korta Murua irakasleak
    Doktorego programa: Pediatria Aurrerapenak eta Haurren Elikadura
    Data: 2016ko urriaren 11

  • 2016ko maiatzaren 26an, Pedro Pablo España Yandiola doktoregaiak “Evaluación y Predicción del Riesgo de mala evolución de la neumonía adquirida en la Comunidad” izeneko Doktorego Tesia irakurri eta defendatu du. Tesiaren zuzendaria Susana García Gutierrez izan da, eta tutorea Joaquín Duran Cantolla. Bikain “cum laude” kalifikazioa jaso du.

  • Donostiako Irakaskuntza Unitateko kide eta Donostiako Ospitaleko Digestio Zerbitzuko espezialista Luis Bujanda Fernández de Pierola jaunak eta Donostiako Osasun Ikerketa Institutuko irakasle Jesús María Bañales Asurmendi jaunak zuzendu dute Patricia Muñoz Garrido doktoregaiak defendatutako tesi hau: “Ursodeoxycholic acid (UDCA): new approach for the treatment of polycystic liver diseases (PLDs)”. Tesia Nazioarteko Epaimahaiak ebaluatu du eta bikain “cum laude” kalifikazioa lortu du, sari bereziaren aipamenarekin

  • Sailaren Gasteizko Ataleko irakasle eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pneumologia Zerbitzuko buru José Luis Lobo Beristain jaunak “La valoración pronóstica del Tromboembolismo Pulmonar hemodinámicamente estable” Doktorego Tesia defendatu du. Juan Bautista Gáldiz Iturri eta Fco. Javier Bóveda Romeo izan dira tesiaren zuzendariak.
    Bikain “cum laude” kalifikazioa jaso du.

  • Juan Bautista Gáldiz irakasleak Gurutzeta Unibertsitate Ospitalean aurkeztutako Doktorego Tesi hau zuzendu du: “Efectividad de un programa de telemedicina para el control de la calidad de las espirometrías en Atención Primaria en un Sistema Público de Salud”. Tesiaren zuzendaria izan da, halaber, Zelulen Biologia eta Histologia Saileko irakasle eta Medikuntza eta Odontologia Fakultateko idazkari Antonia Álvarez Díaz irakaslea.
    Doktoregaiak, Nuria Marina Malanda andreak, bikain “cum laude” kalifikazioa lortu du.

  • 2013-04-18an, Doktorego Tesia defendatu du Beatriz Forés Novales irakasle eta Medikuntza Saileko hirugarren zikloko ikasleak. Hau da tesiaren izenburua: “Evaluación de la utilidad del enfoque de Stewart en el estudio de los trastornos del equilibrio ácido-base de los pacientes críticos. Valor pronóstico del Strong Ion Gap (SIG)”.
    Irakasle hauek zuzendu dute: Ignacio Miguel Iturburu Belmonte eta Luciano Aguilera Celorrio. Gai “cum laude” kalifikazioa lortu du.

  • 2012-12-13an, Víctor Bustamante Madariaga irakasleak bere Doktorego Tesia defendatu du, “Tratamiento de la disfunción muscular esquelética de la EPOC mediante estimulación neuromuscular magnética repetitiva del cuádriceps femoral” izenekoa. Gai “cum laude” kalifikazioa lortu du.
    Zuzendariak Juan Bautista Gáldiz Iturri eta Víctor Sobradillo Peña irakasleak izan dira.

  • 2012-06-29an, José Manuel Llamazares Medrano jaunak Doktorego Tesi hau defendatu zuen, gure sailean egina: “La enfermedad tuberculosa en Bilbao al inicio del Siglo XXI (1993-2002)”.
    Ricardo Franco Vicario doktoreak zuzendu zuen, eta hauek izan ziren zuzendarikideak: Luis Cubas Largacha eta Susana Rubio Cabello doktoreak.
    Gai “cum laude” kalifikazioa lortu zuen.