ZIO23: Geneak editatzen. Ebaki, itsatsi eta koloreztatu. CRISPR tresna zoragarriak

Geneak editatzen. Ebaki, itsatsi eta koloreztatu. CRISPR tresna zoragarriak

Imagen

Egilea: Montoliu José, Lluís 

ISBN: 978-84-1319-570-4

Edizio mota: Rustikoa

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2023

Prezioa: 26,00 € (zerga barne)

Orrialdeak: 520 or.

Edizio genetikoa indarrez sartu da laborategietan zein gizartean, bereziki CRISPR tresnak agertu zirenetik. Hainbat aplikazio aurkitu zaizkie biologian, osasun-arloan eta bioteknologian. Liburu honek oinarrizko informazio eskurakoa eskaini nahi du edizio genetikoaz eta CRISPR teknologia berritzaileaz. Metodoaren abantailak nahiz mugak edo arazo ebatzi gabeak nabarmentzen ditu, teknologia-iraultza honetatik espero litekeenaz ikuspegi zintzo eta errealista bat eskaini nahian.

«CRISPR komunitatearentzat, luxua da zientziaren eta dibulgazioaren paladin eskuzabal hori izatea, eta pozbidea irakurle potentzialentzat hark edizio genetikoari buruzko liburu hau idaztea onartu izana» (Francisco J. Martínez Mojica).

Lluís  Montoliu José

Lluís Montoliu (1963): Biologian doktorea da, eta CSICeko Bioteknologiako Zentro Nazionalean ikertzaile dihardu, bai eta Carlos III Osasun Institutuaren mende dagoen Gaixotasun Bakanen Sareko Ikerketa Biomedikoaren Zentroan ere. Azken hogei urteetan ohorezko irakasle izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Artoaren biologia molekularraz idatzi zuen doktorego-tesia, eta 1990eko urteen hasieran saguen eredu esperimentalak lantzeari ekin zion. Halaber, edizio genetikorako CRISPR tresnen erabileran aitzindaria izan da Espainian. Dibulgazioan eta bioetikan ere aritua da nasaiki. CSICeko Etika Batzordeko kide da, eta Zientziaren Europako Kontseiluko Etika Batzordekoa ere bai. Sari ugari jasotakoa da.