Labeak/Hornos, Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko ikasleen erakusketa

Labeak/Hornos, Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterreko ikasleen erakusketa

Irailaren 26ra arte, Bizkaia Aretoan, 08:00etatik 20:00etara

BIZKAIKO CAMPUSA

KOMUNIKAZIO BULEGOA

KRONIKA

UPV/EHU

ostirala, 2017ko irailaren 22a

Bosgarren urtez segidan, UPV/EHUko Zeramika: Artea eta Funtzioa Unibertsitate Masterreko ikasleek aurkezten dituzte 2016/2017 ikasturtean egindako lanak. Eider Baile, Yolanda Gayo, Idoia Madariaga, Jasone Merino, Iñaki Peña, Olatz Pereda, Maite Puelles, Melanio Robles, Tania Rodríguez Alan Saiz, Karina Senatore eta Stiven Vergara ikasleen sorkuntza artistikoa bateratzen duen material gidaria da buztina. Irailaren 26ra arte Bizkaiko Aretoko Axular gelan ikus daitezke haien ikerketa pertsonalen emaitzak.

Labeak/Hornos erakusketaren izenburua zeramikazko artelana osatzeko elementu erabakigarrienetako batez ari da: erreketa. Gainera, artistek lehengai bera (buztina) hartu duten arren, inspirazio iturri desberdinak erabili dira, hala nola: Basque Culinary Centerreko ikasleak, Eneko Atxa sukaldaria, Gloria Fuertesen poesia-unibertsoa, Kolonbiako errealitate soziala, Dominikar Errepublikaren kultura, Getxoko Punta Begoña galerietako mosaikoak, ArteShop 2017 programa edo Guggenheim museoa.

Ikasle hauek sormen lana hedatzeko erabiltzen duten estrategia pertsonalen ugaritasunak erakusten du zeinen aberatsa den ingurune zeramikoa. Erakusketa honetako lanak gogoetaz, emozioz, ikerketaz eta irrika biziaz betetako hilabeteetan zehar burutu duten jardueraren zati bat besterik ez dira,.

 
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es
 
Campusa cookies-ak erabiltzen ditu webguneari ematen zaion erabilerari buruzko informazioa biltzeko helburuarekin. Lege Oharra ikusi   Onartu