Zergatik Euskal Herriko Unibertsitatea?

UPV/EHU erakunde ireki eta inklusiboa da; urtero nazioarteko 1.400 bisitari inguru hartzen ditugu eta espero dugu gure artean izango duzun egonaldia bailagarri izan dakizula arlo akademikoan eta ahaztezina maila pertsonalean.

Erakunde publiko eta integratzailea.

Ikerkuntza, lidergo intelektuala eta gizarte konpromisoa helburu eta xede dituena.

Euskararen babesa, indoeuroparraren aurreko hizkuntzen artean mendebaldeko Europan bizirik dirauen bakarra izanik.

Nazioarteko Bikaintasun Campusa, UPV/EHUren eskaintza:

  • Eskaintza akademiko zabala, jakintza arlo guztietan.
  • 90 gradu-titulu inguru.
  • 100 master programa baino gehiago.
  • 70 doktorego programa baino gehiago.
  • Ingelesa gero eta handiagoa da gure akademi eskaintzaren barruan.
  • Hiru campus akademiko: Arabako campusaBizkaiko campusa eta Gipuzkoako campusa.

Gure taldeko kide guztien izenean, ongi etorri geure artera eta espero dugu zeure itxaropen guztiak beteko direla Basque Culture II. International Summer School 2017 elkarretaratze honetan.

Ongi etorri Euskal Herrira: paradisu naturala eta mendeetako kultura!

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.es