Eduki publikatzailea

Tailerra 2016ko uztailaren 13an: Famili enpresaren balioespena. Nola eman balioa lehiatzeko abentailei.

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/28

  • Eguna: 2016ko uztailaren 13an, asteazkena
  • Tokia: Sarriko-ko Kanpusa (Lehendakari Agirre Etorbidea, 83)
  • Ordutegia: 9.30 - 13.30

Familia Enpresa, azken finean, Enpresa da, beraz, biziraupena lortzeko eta bere helburuak lortu ahal izateko era lehiakorrean garatu beharko du bere jarduera eta merkatua ase. Baina, noski, Familia Enpresa izateak baditu berezitasun batzuk, beste enpresek ez dituztenak. Ezaugarri hauetako batzuk, eragina dute, batzuetan positiboa eta besteetan kontrakoa, lehiakortasun mailan eta enpresaren balioespenean.

Enpresaren balioespena ezagutzea garrantzitsua da une oro, jabetza edo ondorengotza aldaketen aurrean kudeaketa egokia den ezagutzeko, duen zorpetze-maila ezagutzeko, mailegu berriak lortzeko, etab. Familia Enpresen kasuan, unerik garrantzitsuenetarikoa ondorengotzarena izan daiteke. Beraz, Familia Enpresen balioespenerako ereduak kontuan izango ditu enpresa hauen ezaugarri bereziak eta, noski, belaunaldi aldaketak enpresaren kudeaketa finantzarioan izan dezakeen ondorioa ere.

HELBURUAK

  • Enpresen balioespenaren oinarriak azaldu, balio-eragileekin duen harremanean sakonduz.
  • Familia Enpresaren balioespenerako eredua garatu, enpresa hauen ezaugarri bereziak kontuan izanik. Berezitasun hauek zuzenean eragina izan dezakete balio-eragileen gain edo, beste batzuetan, balioespena egin ondoren kontuan hartu beharrekoak ere izan daitezke.

EGITARAUA

  1. Enpresen balioespena, testuinguru orokorra, metodoak eta aldagai garrantzitsuak: balio-eragileak.
  2. Familia Enpresen balioespena: Familia Enpresan balio-eragileak nola aldatzen dira?
  3. Mintegiak ikuspegi praktikoa du, Excel programa erabiliz enpresen balioespenerako eredu ezberdinak garatuko dira. Partaide bakoitzak ordenagailua eta landuko diren adibideak izango ditu. Beraz, era egokian aprobetxatu ahal izateko beharrezkoa da Excel-eko oinarrizko ezagupenak edukitzea.

HIZLARIAK 

  • Alfonso Rodriguez Jn.
    Santiagoko Unibertsitateko Famili Enpresaren katedrako kidea
  • Txomin Iturralde Jn.

    UPV/EHUko Famili Enpresaren Katedrako Koordinatzailea

NORI ZUZENDUA

  • Familia enpresetan arlo finantzarioaz arduratzen diren kideak.
  • Familia Enpresaren sortzaileak, Enpresaren Zuzendaritzan edo/eta Gobernuan ari diren edo/eta etorkizunean aritu daitezkeen kideak eta Familia Enpresako zuzendariak, oinarrizko ezagupen finantzarioak beharrezkoak direlarik.