Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA FUERTES SANCHEZ

Ezagutza arloa
Kimika Organikoa
Saila
Kimika Organikoa I
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
maria.fuertes@ehu.eus

Farmazian lizentziaduna, “Kimika Sintetikoa eta Industriala” masterra egin ondoren, doktoretza-titulua lortu zuen Farmazian, UPV/EHUn (2012). EHUk bitarteko lan-kontratudun gisa kontratatua izan zen Kimika Organikoa I (2011) sailean, 2015ean irakasle laguntzaile plaza lortu eta 2022an irakasle agregatu lanpostua lortu zuen.

Irakasle gisa parte hartzen du Farmaziako, Giza Nutrizioko eta Dietetikako eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduetan eta Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako gradu bikoitzean. Gainera, Kimika Sintetiko eta Industrialeko Unibertsitate arteko Masterrean ere irakaslea da. Farmazia Fakultateko (EHU) Euskara Batzordeko kide hautatua da.

Finantzatutako 12 ikerketa-proiektutan parte hartu du, 13 artikulu zientifikoren egilekidea da eta komunikazioak bidali ditu estatuko eta nazioarteko hainbat kongresutara. Bi doktoretza-tesi zuzentzen ari da, eta CNEAIk onartutako bi seiurteko ditu. Haren ikerketa konposatu heteroziklikoen sintesiari buruzkoa da, inhibitzaile entzimatiko eta minbiziaren kontrako agente bezala eragina badute aztertzen.