Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

ANTONIO LUQUE ARREBOLA

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
antonio.luque@ehu.eus

1962n Portugaleten (Bizkaian) jaiotakoa, Zientzia Kimikotan doktoradutza eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 1990 urtean. Gaur egun, erakunde honetan katedraduna da kimika ez-organikoaren arloan. 155 artikulu zientifikoren egilea da (h = 34) materialen zientzia, kimika ez-organikoa eta kristalografia arloen barruan. 170 aurkezpen baino gehiago egin ditu kongresu zientifiko ezberdinetan (nazionalak eta nazioartekoak). Bere interes zientifikoak dira polioxometalatoen kimika, koordinazio konposatuen egitura-propietateak eta propietate magnetikoak, material metal-organiko porotsu berrien garapena, eta entitate metal-organiko diskretuen berezko antolaketa supramolekularra. Bi nazioarteko patenteren egilea da (WO2014/122105, WO2017/186997). Azkena, 2017. urtean sortutako Poretune S.L startup enpresari lizentziatu zitzaion eta ustiapenean jarraitzen du gaur egun. 30 I+D proiektutan parte hartu du, zeinen 4 kasutan Ikerlari Nagusia (IP) izan den. 2018tik, Material metal-organikoak ikerketa taldearen parte izan da, Eusko Jaurlaritzak A ikerketa talde gisa (maila altuena) aitortu duena. Kimikako Graduan eta Material Berrien" (UPV/EHU) Masterretan anitzetan irakaskuntza ematen du. 6 Doktoradutzako Tesi eta Gradu/Master Bukaerako proiektu anitz zuzendu ditu.